3.5 Story board-a

Ikus-entzunezko lanaren ikusizko gida da. Gidoi teknikoaren edukia komiki gisa eta grafikoki ikustean datza, eta plano bakoitzeko elementu nagusiak biltzen ditu. Oso lagungarria da hainbat elementu irudikatzeko, besteak beste: planoaren konposaketa eta argiztapena, kameraren eta pertsonaien mugimenduak, dekoratuen edo jantzien itxura, etab.

Zenbait produkziotan (adibidez, publizitate-filmetan, film fantastikoetan edo zientzia-fikziozkoetan), story boarda gidoi teknikoaren ordez erabiltzen da edo bien arteko konbinaketa bat egiten da. Story boarda bereziki garrantzitsua da akzio-filmetan eta animazio-zineman, efektu berezi asko erabiltzen direlako film horietan.

Hona hemen adibide batzuk: