4.2.2 Planoen iraupenaren eta eskalaren arabera

  • Muntaketa analitikoa:

Muntaketa analitikoa plano laburretan oinarritzen da, gehienetan lehen planoak edo xehetasun planoak. Iraupen laburreko planoak izaten dira. Muntai analitikoak adierazpen eta psikologia mailarako bidea ematen du. Errealitatea zatika erakutsiz aztertzen da, eta erritmo bizkorra sortzen da planoen segidan.

  • Muntaketa sintetikoa:

Muntaketa sintetikoa plano luzeetan oinarritzen da, orokorrak edo panoramikoak. Gehienetan eremu-sakonera handikoak izaten dira. Errealita­te­aren ikuspegi zabala ematen dute, azterketa egiteko asmorik gabe. Hala nola, objektu eta gertaera gehiago agertzen direnez, iraupen luzeagoko planoak eskatzen ditu, ikusleak akzioa ulertzeko denbora izan dezan.