3.2 Argumentua

Argumentua ipuin laburren antzeko testua da, eta literatura-itxura du. Ideiaren haritik tiraka, gehiago garatuko dugu kontatu nahi duguna, eta gorputz handiagoa emango diogu. Hala ere, ez du eduki behar jarraibide teknikorik edo girotzerik.

Horrela prestatzen da argumentua:

  • Ager daitezkeen pertsonaiak aurkeztuko ditugu.
  • Sor daitezkeen egoerak eta gertaerak aztertuko ditugu.
  • Akzioa denbora eta leku jakinean kokatuko dugu.
  • Garbi utziko ditugu kontatu nahi dugun istorioaren hasiera, korapiloa eta amaiera.

Fase honetan sinopsia izeneko testua ere idazten da sarritan, baina gure kasuan argumentua bakarrik idatziko dugu, biak nahiko antzekoak dira eta.

http://tallerdeguionmec.blogspot.com.es/2010_08_27_archive.html