Ahotsaren doinuak garrantzi handia dauka narrazioan. Irratian, adibidez, etengabe ikusten dugu ahots goxo, baxu eta pertsonala erabiltzen dutela esatariek. Ahots baxua gogo lasaiari dagokio, asaldatuari baino gehiago, eta gauez erabiltzeko eta pertsona bakarrarekin hitz egiteko egokia dirudi. Ahots altuak, berriz, bestelako sentimenduak adierazteko erabiltzen da: gorrotoa, poza, zoramena, etab.
Ikus-entzunezko narrazioetan azaltzen diren ahotsek bi eginkizun izan ditzakete: narrazioa eta elkarrizketa.
1. Narrazioa (off ahotsa)
Narrazioa ahozkoa izaten da gehienetan, eta gauzak deskribatzen ditu. Narratzaileak gertaerak deskribatzen ditu, baina ez du ekintzan parte hartzen. Ekintzatik kanpo dago eta ekintza hori ikusten ari dela suposatzen da. Narrazioa hiru motatakoa izan daiteke:
2. Elkarrizketa
Elkarrizketa bi pertsonaiaren edo gehiagoren arteko solasaldia da. Dena dela, beste zenbait ñabardura ere izan behar dira kontuan: