5-Plano orokorra

Plano orokorrek akzioa osotasunean kokatzen dute eta pertsonaien egoera orokorra deskribatzen dute. Pertsonaiak oso-osorik agertzen dira, ingurune batean. Espazioan zer leku hartzen duten ikusten dugu, baita giro jakin batean zer paper duten ere.

Plano orokorra adierazpen-baliabide gisa erabil daiteke, adibidez, paisaia zabal batean edo hutsik dagoen kale batetik doan pertsonaiaren bakardadea nabarmentzeko.

Badago plano orokor mota bat plano osoa izenekoa. Kasu honetan giza irudiaren oinak eta burua koadroaren beheko eta goiko ertzetako mugan daude ia. Hona hemen adibide batzuk: