3-Kontrapikatua

Plano kontrapikatuan kamera pertsonaia baino beherago dago, gorantz begiratzen; horrek handitze efektua eragiten du. Heroi, boteretsu eta irabazle bihur dezake pertsonaia.

Beheko lehenengo irudian, adibidez, Orson Welles-en Kane Herritarra (1941) filmaren kontrapikatu adierazkorra agertzen da. Protagonista ikusten dugu, prentsaren handi-mandi bat, bere mintzaldia entzuten duen publikoaren ikuspuntutik hartua.

Kameraren ikuspuntua guztiz gorantz begiratzen dagoenean, hau da, lurrarekiko perpendikularrean, nadir planoa deritzo. Plano mota hau, lurrean etzanda eta zerura begira egongo bagina bezalakoa da.

Hona hemen nadir plano motaren adibide batzuk: