4-Angelu aberrantea

Orain arte ikusi ditugun angeluazio motak, kamera bere ardatz bertikalean gorantz edo beherantz mugituz sortzen dira. Baina kamera bere ardatz horizontalean alboetarantz mugitzen denean, angelu aberrantea agertzen da. Desoreka handia sortzen duen angeluazioa da, eta narrazioaren aldetik oso interesgarria da gatazkak edo egoera bitxiak irudikatzeko.

Plano holandar izenarekin ere ezagutzen da.