Musika ikus-entzunezko narrazioaren soinu-baliabide nagusienetarikoa da. Garai edo egoera bat oroimenera ekar dezake, eta xehetasun zehatzak gogorarazteko edo trantsizio garrantzitsua adierazteko balio du.
Musikak, elementu adierazgarri moduan, zenbait funtzio bete ditzake ikus-entzunezko lan batean:
- Garai edo leku bat zehaztea: gai eta estilo batzuek leku edo garai zehatzak oroitarazten dizkigute; esaterako, 60ko hamarkadako pop musikak hippien garaia gogorarazten digu.
- Ekintza bat nabarmentzea: musikak ikusten ari garen gertaera defini dezake. Musika erromantikoak bikotea hurbildu egingo dela adierazten du.