2-Pikatua

Plano pikatuan kamera pertsonaia baino gorago dago, eta goitik behera enkoadratzen du. Pertsonaiaren gutxiagotasun edo txikitze psikologikoko sentsazioak eragiten ditu. Bakardadea eta nahigabea adierazteko erabiltzen da.

Lurrarekiko angeluaketa 90ºkoa denean, hau da, kameraren ikuspuntua guztiz perpendikularra denean, plano zenitala deitzen da. Plano mota hau, airean hegan egiten ari den txori baten begiradaren parekoa da.

Hemen plano zenitalaren adibide batzuk: