3. Aurre-produkzioa: Gidoia

Istorio bat irudien bidez kontatu nahi dugunean, ezin dugu irudiak grabatzen hasi gauzak aurretik ondo pentsatu gabe. Kontatu nahi duguna ez badugu aurretik planifikatzen, ez dugu inoiz lortuko ikus-entzunezko narrazio duinik eta eraginkorrik sortzea. Horrelakorik ez gertatzeko, gidoia da tresnarik hoberena.

Gidoia irudien bidez kontatu nahi duguna paperean islatzeko ahalegina da. Baina gidoia ez da literatura-lan bat, baizik eta oinarrizko tresna bat, hainbat eskutatik (zuzendaria, teknikoak, antzezleak, etab) pasatu beharko dena. Horrela, filmaren grabaketan parte hartuko duten guztien lana erraztea izango da gidoi on baten helburua.

Gidoia sortzeko, beharrezkoa da zenbait urrats ematea, ideia original batetik hasi eta bikain idatzitako eta xehatutako gidoia lortzerainoko bidea eginez. Hauek dira, era sinplifikatuan, urrats nagusiak: