2.4 Planoaren iraupena

Planoek denboraren joan-etorria erakusten dute. Ikusleak ikusten duen denbora-tarteari deritzo planoaren iraupena, eta segundotan neurtzen da. Fotograma bakarrak irauten duena izango litzateke planorik laburrena, eta luzeena film osoak iraungo lukeena. Horren adibidea Lumiére anaiek plano bakarrean eginiko lehen filmak izango lirateke, zeluloidea bukatu arte filmatzen zituztenak.

Planoen iraupena faktore erabakigarria da filmaren erritmoan. Plano laburren segidak ikaragarri erritmo bizia ematen dio lanari; hainbat plano luze jarraian muntatuz gero, asko moteltzen da erritmoa. Muntaketari buruzko atalean gehiago sakonduko dugu planoen iraupenari buruz.