4-Plano amerikarra

Plano amerikarra edo hiru laurdeneko planoak aktorea burutik belauneraino enkoadratzen du. Amerikarra deritzo westernetan asko erabili zelako; izan ere, pistola zeramaten gizonak arma eta guzti enkoadratzeko balio zuen.

Plano amerikarrean arreta-gunea aktoreak egiten duen ekintza da. Gainera, hainbat pertsonaia har ditzake, eta pertsonaien inguruko xehetasun gehiago erakutsi.