1. IDAZKERAREN AURRETIKOA
Literaturaren jaiotza idazkera baino lehenagokoa da: kontakizunak, kantak, poema errezitatuak … Literatura mota honek baditu hainbat ezaugarri:
o Ahozko transmisioaz bideratua
o Aldakorra, bizia, ez dago testu finko bakarra
o Komunitatearena da produkzioa, idazlea ezezaguna izaten da
o Erritmoa eta errepikapenak ohikoak dira (mnemotekniagatik)
Erlazio estua munduaren ikuskerarekin eta erlijioarekijn (gauzen azalpena ematea)
- Giza taldearen batasuna eta historia azaltzeko ere (komunitatea egituratu eta kohesionatu) bada helburua
- Mitoa da sorkuntzarik nabarmenena (erlijioa, erritualak, jainkoak …), askotan saga konplexu eta aberatsetan
- Kultura guztietan aurkitzen da
- Idazkerarekin, “littera-tura” jaiotzen da
2. EKIALDE HURBILEAN IDATZITAKOA
2.1. MESOPOTAMIA
· Gilgamexen epopeia (hilezkortasunaren ametsa), K.a. III mendekoa, Gilgamex Urukeko errege bat zen, Mesopotamian, K.a. 2800 eta 2500 artean bizi izan zena. Gilgamexen epopeiako pertsonaia nagusia da, literaturaren historiako lehen lan handitzat hartzen den poema. Epopeian Gilgamex erdijainko bat edo super-gizon bat da indar nagusia duena Urukeko harresia eraikitzeko bere jendea babesteko eta Utnapishtim jakintsuarekin elkartzeko bidaia egin zuen. Sumerreko Erregeen Zerrendaren arabera Gilgamexek hirian agindu zuen 126 urtez.
Bi lotura hemen:
https://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20180425/gilgamesh-gizakion-epopeiarik-zaharrena
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gilgamexen_epopeia
2.2. EGIPTO
· Hilen Liburua, egiptiarren sineskera eta mitologia aberatsa dakarren liburua da. Antzinako Egipton Inperio Berritik aurrera hil kutxetan jarri ohi ziren papiroetan jasotzen dira testuok. Antzinatasunaren arabera, idazkera hieroglifikoz, hieratikoz edo demotikoz idatzitako formulak dira, aztizkoak eta otoitzak gehienak. Hilek hilezkortasun zoriontsua lortzeko bidean jasan behar zituzten probetan laguntza ematea zen papiro bildumen helburua. Hilobian ipintzen zituzten horrelako testuak, hildakoaren lagungarritzat heriotza osteko bizieran. Liburu horretan heriotza-usadioak, otoitzak eta balio handiko marrazkiak biltzen ziren. Orduko Egiptoko erlijioa ezagutzeko iturri nagusietakoa da. Wikipediarako lotura:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Hilen_Liburua
2.3. ISRAEL
· Biblia: liburu desberdin asko biltzen ditu barnean, eta hiru hizkuntzatan dago jatorriz (hebreera, arameera eta grekoa). Denbora luzean zehar idatzitakoa da, eta horregatik testu bakoitza aro batekoa da. Genero asko dauka: narrazioak, poemak, hitzaldiak, jakintza testuak... Era berean, gai ugari jorratzen dira: historia, narrazio mitikoak, gogoeta filosofikoak, aholku moralak... Bi zati nagusi ditu: Testamentu Zaharra (herri juduaren tradiziozkoa) eta Testamentu Berria (Jesukristoren garaiaren ondorengo testuak). Wikipediarako lotura:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Biblia
3. EKIALDE URRUNEAN IDATZITAKOA
3.1. INDIA
· Vedak: Indiako liburu sakratuak, hinduismoaren aurreko erlijiokoak. Wikipediako lotura:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Vedak
· Ramayana: Rama printzearen abenturak Sita emaztea salbatzeko, epopeia handia da, eragin handikoa. Wikipediako loturak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Rama
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ramayana
· Mahabharata: Liburu epiko-historikoa, Indiako enziklopedia antzeko zerbait, oso zaharra (gutxienez K.a. VI. mendean). Wikipediako lotura:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Mah%C4%81bh%C4%81rata
· Pantchatantra: Ipuin bilduma garrantzitsua, eragin handikoa. Pertsierara eta arabierara itzuli ziren eta handik Erdi Aroko Europara ere heldu ziren narrazio hauetako batzuk.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Panchatantra
3.1. TXINA
· Lao-tse: Tao-Te-king liburuak
· Geroago poeta handiak: Li Po, Tu Fu (HEMEN ESTEKA)
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.