Idazle frantsesa da, lanbidez militarra zena (1741-1803). 1782. urtean argitaratu zuen bere nobelarik ezagunena: Les Liaisons dangereuses (Harreman arriskutsuak). Polemika piztu zuen testuak, lotsagarriegia zen garaiko askorentzat. Nobela epistolarra da, hau da, gutunen bidez osatutakoa, eta horrek pertsonaien psikologian sakontzeko aukera ematen du. Bi film interesgarri egin dira nobela hori abiapuntu hartuta: Valmont eta Harreman arriskutsuak izenekoak. Kontu militarren inguruan ere ikertu eta idatzi zuen, eta liburu bitxi bat ere bai: De l'éducation des femmes (Emakumeen heziketaz).
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.