Poesia epikoa heroiak eta beren balentriak goresten dituen kantua da. K.a. 2000. urte inguruko Gilgamesh sumeriarrarekin hasi eta, Mahabarata edo Iliada bezalako obra handiekin jarraipena du. Erdi Aroan garapen zabala duen generoa da, eta epopeia handiak sortzen dira: Chanson de Roland, Cantar del Mio Cid edota Nibelungoen Kantua, kasu.
GESTA KANTAK: EZAUGARRIAK
Narrazio luzeak dira, milaka bertso dituzte gesta kantak
Ez dute egile jakinik, herri-literatura da
Askotan gertaera historikoetan oinarrituta zeuden, baina irudimen handiz literatura bihurtuta.
Iraganaren ikuspegi loriatsua ematen da, arbaso ospetsuen irudi heroikoa sortuz
Noblezia feudalaren idealak daude testu hauen oinarrian: zaldunen eta gerlarien kontzientzia isalatzen dute: ohorea, leialtasuna, ausardia, kemena, zintzotasuna ...
Juglareak aldatu egiten zuen bertsioa unea, egoera eta entzulegoaren arabera
Bertsotan jasota daude, eta juglareek errezitatzen zituzten; horregatik, ahoz kantatzeko eta transmititzeko poemak izanik, ahozko tradizioaren baliabideak dituzte:
errepikatzen diren formulak
gertakizunak aurreratu egiten dira
narratzailearen komentarioak tartekatzen dira
EUROPAKO GESTA KANTA GARRANTZITSUENAK
Frantsesez dagoen gesta kantarik zaharrena Errolanen kanta da, eta Oxford-eko eskuizkribuko bertsioa 1100. urteaz aurrekoa da. Karlomagnok Espainian sarrazenoen osteen aurrean izandako porrota kontatzen da kanta horretan, Ganelonen, enperadorearen gudarosteko noble baten iruzurraren ondorioz. Gatazka horretan frankoen gudarostearen atzealdean zihoazen guztiak hiltzen dira, Karlomagnok maiteen zituen armada-buruak, eta tartean, baita bere iloba Errolan ere. Karlomagnok herak hartuko du mendeku porrotagatik, Baligant emirrarekin buruz-buruko gatazka ikusgarrian borrokatuz. Ganelon traidorea, epaitua eta zigortua izango da.
Nibelungenlied delakoa (Nihelungoen Kanta) zaldun austriar ezezagun batek idatzi zuen XIII. mendearen hasieran. 1.500 lerro ditu, 39 kantutan banatuta eta 30 eskuizkributik gora heldu zaizkigu.
Ahozko elezaharren arteko bi ziklo biltzen ditu Kantak, VIII. eta IX. mendekoak seguru asko, eta Krimildaren mendekuaren inguruan antolatzen ditu egileak bi ziklo horiek. Pertsonaia horren ezaugarri psikologikoak guztiz egiantzekoak dira eta garatuz joaten dira gertakarien arabera.
ZIKLO ARTURIKOA
BESTE KANTA EPIKO BATZUK:
Eskandinaviako epika: Eddak, sagak
Espainiako epika: Cantar de Mio Cid
Epika anglosaxoia: Beowulf
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.