Niţchidorf, Errumania, 1953
Idazle errumaniarra da, baina alemana du etxe-hizkuntza, Errumaniako zonalde horretako jende askok bezala. batez ere poesia eta narrazioa idatzi du. Ceaușescuren erregimen diktatorial komunistaren salaketa egiten du bere literaturan, opresioaren aurkako jarrera ohiko gaia izanik.
Müller-ek Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen 2009 urtean.
Portuaren hiriak us apartsuzko tripa dauka
zerua sandia mamizkoa
herriko bidea trenbide apartekoentzat seinale garita bat eta ez trenbide paralelo bat ere
haizez betetako ahoa
arto konkor bat estu-estua berdea
galdetu nion zergatik zuk zeuk
alde egin behar duzun klarionezko kaitxori horiekin eta
zeharka begiratu nion maletak prestatzen zituen bitartean
Orduan gizon bat etorri zen urrezko hortz bat zuen
galdetu zidan zer den
paralelogramo bat orduan zera esan nuen nik ez
dakit orduan esan zuen ez du inporta madame
ezagutzen ditut bi aldean daramatenak
huskeria moduan baina zapata plantilla moduan ere bai egun hotzetan orduan nik esan nuen
horrela esaten baduzu nik ere bat ezagutzen dut
zuzenean
eta bestea
entzunez
horrekin heltzen zait
egoki
ezinegon honentzat
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.