LITERATUR TESTUAK LANTZEKO IDEIA BATZUK
1. TESTUAREN AURKEZPENA
a. Garaia, literatura korrontea, kultur giroa…
b. Idazlea (bere ezaugarri nagusienak idazle moduan: zein genero landu zituen, estiloa, obrak…
c. Testua: testu mota, generoa, zatia ala osoa den testua…
2. EDUKIA
a. Zein da gai nagusia? Zer proposatzen da gai horren inguruan (zer esaten du?)
b. Zein beste gai agertzen dira testuan? Nola tratatzen dira?
c. Testuaren zatiak (sarrera, garapena amaiera) eta bakoitzaren edukia zein da? Nola garatzen da hasieratik amaitu arte? Egitura zirkularra, lineala… du?
d. Zein ideiekin erlazionatu dezakegu testua?
3. ESPRESIOA
a. Estilo orokorra: nola transmititzen du? Zein inpresio orokorra uzten du?
b. Zer berezitasun daude erabiltzen duen hizkeran? Zer da deigarriena?
c. Poema bada: neurria, errima, egitura…
d. Prosa bada: zer da nagusi (elkarrizketa, gogoeta, narrazioa, deskripzioa…)?
e. Perpausak nolakoak dira (luzeak, laburrak, argiak, ilunak…)? Zer nolako erritmo lortzen da horrekin?
f. Zer nolako hitzak erabiltzen ditu (bereziki adjektiboak eta aditzak)? Zer adierazten dute hitz horiek?
g. Baliabide literarioak azaldu: zeintzuk diren eta zein funtzio betetzen duten
DENA ADIBIDEEKIN ADIERAZI, ETA AZALDU (EZ AIPATU SOILIK)
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.