Idazle ingelesa da (1659-1731), poesia idatzi bazuen ere, batez ere bere nobelengatik da ezaguna. Bi obrak bereziki izan dute arrakasta handia gaur arte: Moll Flanders (The fortunes and misfortunes of the famous Moll Flanders) eta Robinson Crusoe, egiazko gertaera batean oinarritutakoa: uharte batean bizirautea lortzen duen naufrago baten abenturak.
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.