FILMAREN HAINBAT ESALDI
“Aitaren bizitzaren historia kontatzean, ezin dira desberdindu gertatutakoak eta fikzioa, gizona eta mitoa; egin dezakedan onena zera da, berak niri kontatu bezala kontatzea.”
“Aitak askotan aipatzen zituen inoiz egin ez zituen gauza asko eta seguru pila bat gauza egin zituela inoiz aipatu ez zituenak. Bi gauza hauek lotzen saiatzen ari naiz.”
“Edonola, gaizki kontatuko zizukeen, ekintza guztiekin eta inolako zaporerik gabe”
“Norberak hainbestetan kontatzen ditu bere istorioak azkenean bera ere istorio horiek bilakatzen da, istorioak norbera dira. Eta istorioek bizirik jarraitzen dute bera ez dagoenean. Eta horrela hilezina bihurtzen da.”
“Inoiz pentsatu duzu agian zu ez zarela handiegia, baizik eta herri hau txikiegia dela?”
NOLA BEREIZ DEZAKEGU LITERATURA ETA LITERATURA EZ DENA?
ZEIN DA LITERATURAREN HELBURUA? ZEIN DA LITERATURA ETA BIZITZAREN ARTEKO LOTURA?
Big Fish filmak literaturari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen digu, bere bizitzaren pasarteak narrazio fantastiko bihurtzen dituen Edward Bloom pertsonaiarekin. Semeak ez ditu onartzen aitaren “gezurrak”, eta hori da filmaren abiapuntua.
FIKZIOA ETA ERREALITATEAREN ARTEKO TENTSIOA (Edward-Will)
- Dantza etengabean sartzen da filma, errealitatea eta fikzioaren arteko mugekin jolastuz; semea eta aitaren arteko eztabaidek adierazten dute arazoa (semea, Will kazetaria, egilearen bilatzailea; aita, Edward Bloom narrazio sortzailea; aitak Willi: “biok ipuin kontalariak gara”)
- Will eta Josèphine oso era desberdinetan hartzen dituzte aitaren istorioak: semea haserratu egiten da eta neskak lasai eta irribarretsu entzuten ditu, istorioak gozatu egiten ditu.
- Aita eta Willen arteko elkarrizketa interesgarria: Willek, “ez da egia” eta aitak, “jende guztiari gustatzen zaio istorio hau”.
- Helburuak desberdinak dira: Willek zalantza du bere familia gezurraren gainean eraikita dagoen (aitak ama engainatzen duen susmoa baitu): Jennyrekin izandako elkarrizketan zalantza horiek deuseztatzen zaizkio.
- Azkenean, aita hiltzen ari denean, semea bera bihurtzen da istorioaren sortzailea, berak kontatzen baitu azken istorioa.
LITERATURAREN HELBURUA (Artearen funtzioa)
- Edward Bloomen adierazpena: “Edonola, gaizki kontatuko zizukeen, ekintza guztiekin eta inolako zaporerik gabe” adierazpena: gozatzea, disfrutatzea, zerbait dastagarria sortzeko nahia, zerbait adierazi nahi denean. Helburua, beraz, ez da bakarrik edukia transmititzea, baizik eta era aberats eta gustagarrian egitea. Beste momentu batean: “Eta detaileak, zer?”
- Literaturak, fikzioak, ideiek, errealitatean eragin dezakete: Spectratik atera eta zuhaitzak harrapatu duenean “ez naiz horrela hilko” esatean, errealitatea aldatzen da. Gure istorioek, gure narratibak berak badu boterea geure bizitza aldarazteko eta bizitza “erreala” baldintzatzeko.
- Ikuspuntu berria ematen du literaturak, ezohikoa, eta horrekin batera dator subjektibitatearen aldarrikapena: “Inoiz pentsatu duzu agian zu ez zarela handiegia, baizik eta herri hau txikiegia dela?” (Edward-ek Karl-i).
- Une batean adierazten du: “Hainbeste istorio kontatzen ditu... Argi dago ezin duela jasan hau bezalako herri aspergarrian bizitzea”
BALIABIDE LITERARIO BATZUK BIG FISH FILMEAN
Hiperbolea: Askotan agertzen dira, eta istorioen elementu funtsezkoak dira: Karl erraldoia bera, ekaitza (autoa uraren azpian), narziso loreen bilketa …; izan ere, gehiegikeria da Bloomek kontatzen dituen istorioen ezaugarri nagusienetako bat.
Alegoria: Film osoan protagonista eta “big fish” arrain handiaren arteko parekatzea egiten da; berezko animalia totemikoa du Edwuardek, inork inoiz harrapatu ezin izan duen arraina, izpiritu librea. Parekotasun hori une askotan adierazten da: igerilekuan igerian dagoenean, hegalak eta tuboarekin, uraren behar etengabea, bainontzian uraren azpian dagoenean, elkarrizketa batzuetan (“Eras un pez grande” esaten dio Amos-ek, zirkoaren jabeak; “toda mi vida he tenido sed” …); azkenean, Will semeak kontatzen duen istorioan, arrain bihurtzen da Edwuard (eta errepikatzen da eraztunaren eszena, ahotik eraztuna botatzean, kasu honetan Sandraren eskuetara).
Beste alegoria: Spectra, hau da, bizitzea hilda bazeunde bezala: zapatak utzi (ez mugitu), gozamen zentzugabea, arazo eta kezkarik ez, atsegin hutsa… Normala da horrela Norther Winslow poetak literatura ezin sortzea: konfliktorik ezean, zertaz idatzi? Izan ere, heriotza bitxia da Spectra herrian proposatzen dena.
Sinboloak: Askotan agertzen dira: zapatak zintzilik Spectran (uko egin ibiltzeari), adibidez.
Kontrasteak: Eszena asko kontrastez betetakoak dira: Korean ikuskizuna eta ikusleen seriotasuna, Spectraren giro “atseginegia” eta odol-xurgatzaileak ibaian, Edward Bloomek zirkoan eginiko lan handiak eta Amos-ek ematen dizkion informazio txikiak …
Flash back teknika narratiboan eraikitzen da filma, atzera eginiko saltoen bitartez; bi denbora nahasten dira: orainaldian kokatzen diren Bloom-en azken egunak eta bere bizitza tarteka kontatzen dituen atalak.
Amaiera biribila da, hasierako abiapuntura bueltatzen da: ibaia, arrain handia harrapatu eta berriro libre geratzen da, eraztuna bota ondoren (beste kontu bat: Jenny amaieran hasierako sorginaren antza hartzen du, hasierak eta amaierak bat egiten dute: izan ere, aktoresa bera da, Helena Bonham Carter).
"UNA HISTORIA VERDADERA" (Martín Garzoren El hilo azul liburutik hartuta)
Liburu honetan Gustavo Martín Garzok biltzen ditu literaturaren inguruan idatzitako artikulu batzuk. Proposatzen den testu honetan egiaren inguruko gogoetak ekartzen ditu. Big Fish filmaren edukiarekin lotura duten ideiak topatuko dituzu bertan. Hona hemen testua:
FILMAREN TRAILERRA:
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.