Walter "Walt" Whitman (West Hills, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1819 - Camden, New Jersey,1892) olerkaria, saiakeragilea, humanista eta kazetaria izan zen. Estatu Batuetako poetarik handiena eta originalena da kritiko askoren iritziz.
Bere lan nagusia "Leaves of Grass" (Belar hostoak) da, poeta askorengan eragina izan duena (Ernst Stadler, Ezra Pound, Pablo Neruda, Jorge Luis Borges, Federico Garcia Lorca edo Allen Ginsbergrengan adibidez).
Bere estiloa lirikoa edo epikoa izan daiteke eta askotan poetiko-narratiboa. Lerro luzeak eraabiltzen ditu normalean eta paralelismo asko egiten ditu bere testuetan.
Gaietan originala da. Walt Whitmanek optimismoz abesten dio askatasunari, sexualitateari, dogma eta araurik gabeko espiritualitate bati, beste izakiekiko batasunari, demokraziari, bizitza malkartsu eta lan gogorrari, garapenari eta bere aberriari, aipatutako guztia posible den lurraldeari (ipar Amerika). Lan askotan bere homosexualitateari egin zion erreferentzia.
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.