Kostantinos Kavafis Egiptoko Alexandrian jaio zen 1863ko apirilaren 17an. XX. mendeko Greziako literaturan idazle ezagunenetarik izan da. Gutxi argitaratu zuen bizi zelarik, eta EM Forster-ek famatu izanaren ondorioz bihurtu zen gazteenen artean ezagun, lehenik Grezian eta ondoren Europa osoan. Kavafis 1933ko apirilaren 29an hil zen.
Andolin Eguzkitzak euskaraturik Poema Antologia argitaratu zuen Pamielak 1995ean. Liburu horretatik jasoak dituzu hemengo poemak.
Ziutatea
`Hala esaten duzu:
Beste lur, beste itsaso batera joango naiz
eta ziutate hobeago bat aurkituko dut benetan,
ze nere ahalaegin guztiak kondenatuak baitaude hemen
eta nere pentsamendua bezala
hiltzen baita nere bihotza makaldade desolatu honetan.
Non jartzen ditudan nere begiak
hantxe nere bizitzaren ruinak bakarrik ikusten ditut
eta hemen pasa edo ezeztatu ditudan urte ugariak´
`Ez duk aurkituko beste itsaso ez beste lurrik.
Ziutatea hirekin joango duk beti. Betiko kaleetara itzuliko haiz.
Suburbio berdinetan helduko zaik edadea;
Ze, ziutatea berbera baita beti. Etzak besterik bilatu.
Etzegok.
Ezta hiretzako bide edo barkurik ere.
Hemen galdu duan bizitza
Lur guztirako galdu duk´.
Ziutatea. Konstantino Kafavis - Itzulpena: Bernardo Atxaga
Erdaldunen esperoan (1904)
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
— Zeri igurikatzen diogu plazan batuta?
Erdaldunak egun heltzeko direla.
— Zergatik Senaduan horrelako geldotasuna?
Zergatik jezarrita daude senadoreak eta ez dute legerik ematen?
Erdaldunak egun helduko direlako.
Zeintzu legeak emanen dituzte bada senadoreek?
Erdaldunak heltzen direnean emanen dituzte.
— Zergatik gure enperadorea hain goiz jaiki da,
eta jezarrita dago hiriaren aterik handienean,
tronoaren gainean, arranditsu, koroa jantzita?
Erdaldunak egun helduko direlako.
Eta enperadoreak itxaroten du buruzagia
atosteko. Izan ere, berari emateko
pergamu bat prestatu du. Berorretan
titulu eta izen asko idatzi dio.
— Zergatik gure kontsul biek eta pretoreek irten dute
egun beren toga gorri, bordatuekin?
Zergatik amatistekin josiriko beso uztaiakjantzi dituzte,
eta eraztunak esmeralda distiratsu eta argitsuekin?
Zergatik hartzen dituzte egun makila baliotsuak
urreaz eta zilarrez bikainkiro xartatuak?
Erdaldunak egun helduko direlako,
eta horrelakoek baitituzte erdaldunak liluratzen.
— Zergatik etorri oneko hizlariak ez datoz beti bezala
beren mintzaldiak egitera, berenak erratera?
Erdaldunak egun helduko direlako;
eta aspertu egiten dira bokantza eta hitzaldiekin.
— Zergatik hasten da bapatean artegatasun
eta ezinegon hau? (Aurpegiak zein beltzuri bihurtu diren).
Zergatik hustutzen dira bizkor kale eta plazak,
eta denak itzultzen dira beren etxeetara oso pentsati?
Ilundu delako eta erdaldunak ez baitira etorri
eta batzuk mugetatik heldu dira,
eta esan dute erdaldunik jadanik ez dagoela.
Eta orain zer gertatuko zaigu erdaldunik gabe?
Jende hauek zelanbaiteko konponbidea ziren.
Leihoak (1903)
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Gela ilun hauetan, egun astunak ematen
ditudanetan, alde batetik bestera ibiltzen naiz
leihoak edireteko. —Leiho bat
irekiko denean kontsolamendua izanen da—.
Ez dira baina leihoak aurkitzen, edo ezin ditzaket
kausi. Eta agian hobe aurkitzen ez badira.
Agian argia tirania berria izanen da.
Nork jakin zeintzuk gauza berriak erakutsiko dituen.
Gizon zaharra (1897)
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Kafetxe zaratatsu bateko barrukaldean,
mahaiaren gainean makurtua jezarrita dago gizon zahar bat;
egunkari batekin aurrean, lagunik gabe.
Eta zahartzaroaren goibelaren erdiko destainean,
gogoeta egiten du zein guti gozatu zituen urteak
kemena zeukanean, eta etorria, eta edertasuna.
Badaki asko zahartu dena; ohartzen da, ikusten du.
Eta horratik gazte zeneko garaiak atzo ematen du.
Zein tarte laburra, zein tarte laburra!
Eta pentsatu egiten du zelan Zuhurtziak iruzur egiten zion;
eta zelan berarengan fedea zeukan beti —hori erokeria!—
gezurtiarengan erraten ziona beti: "Bihar. Badaukazu astirik".
Oldarrak gomutatzen ditu balaztatzen zituenak; eta zenbat
alegrantzia sakrifikatzen zuen. Beraren burugabeko ezagutzaz,
orain, galduriko abagadune bakoitzak egiten du iseka.
Baina gogoetaren gogoetaz eta gomutaren gomutaz
gizon zaharra trenkaturik geratu da. Eta loak hartzen du
kafetxeko mahaiaren gainean makurtua.
Hiria (1910)
Erran zenuen: «Beste herri batetara joanen naiz, beste itsaso batetara joanen naiz.
Beste hiri bat aurkituko da han baino hobea.
Ene ahalegin bakoitza kondena idatzi bat da;
eta ene bihotza —hil bat bezala— lurperatua dago.
Ene adimena noiz arte nahaspila honetan da biziko?
Edonon begiak jartzen ditudala, edonora begiraturik
neure bizitzearen hondar beltzak ikusten ditut berton,
bizitzea hainbat urtez egin dudan tokion, apurtu eta alferrikaldu».
Leku berririk ez duzu edirenen, ez duzu eridenen beste itsasorik.
Hiriak jarraituko dizu. Kale berberetatik zara
ibiliko. Eta auzune berberetan zara zahartuko;
eta etxe berberetan urdinduko.
Beti hiri honetara helduko zara. Beste lekurik ez ezazu igurika—
Ez dago itsasuntzirik zuretzat, ez dago biderik.
Berton zeure bizitzea hondatu duzun bezala,
zoko txiki honetan, mundu osoan galdu duzu.
Thermophilak (1903)
Ohorea bizitzean
beren Thermopylak mugatu dituzten eta gordetzen dituztenei.
Inoiz ere betebeharrari itzuri gabe;
zuzen eta artez beren ekintza guztietan,
baina errukiz eta bihotz onaz ere;
eskuzabal aberats badira, eta
pobre direlarik ostera ere apur bar eskuzabal,
ahal duten guztia lagunduz;
beti egia erranez,
baina aiherrik gabe gezur egiten dutenentzat.
Eta ohore handiagoa dure merezi
igartzen diotenean (eta askok diote igartzen)
Ephialtes agertuko dela azkenean,
era medoek akabantzan garaituko dutela.
* Poema honetan espartarrek buruturiko ekintza heroikoari egiten dio aierupen Kavafisek (V. K.a.). Herodotok kondatzen duenez (7.213), Leonidas errege espartarrak Xerxes pertsiarraren harmadari eman zion aurre Thermopilak izeneko haizpitartean. Pertsiarra, haatik, beranduago izan arren, igaro ahal izan zen azkenez Ephialtes-en traizioari esker. Espartar guztiak bertan hil ziren. Hain zuzen, Simonides olerkariak idatziriko hilartitzak gizon haien adorea goraipatuz, aukera ematen dio Kavafis-i gizakiorren balore etikoak ohoratzeko dauzkan betebeharrak burutzen dituenarena, bere halabeharrezko amaiera hurbila ezagutu arren.
Itzulpena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos
Ítaca (o Viatge a Ítaca)
I
Quan surts per fer el viatge cap a Itaca,
has de pregar que el camí sigui llarg,
ple d'aventures, ple de coneixences.
Has de pregar que el camí sigui llarg,
que siguin moltes les matinades
que entraràs en un port que els teus ulls ignoraven,
i vagis a ciutats per aprendre dels que saben.
Tingues sempre al cor la idea d'Itaca.
Has d'arribar-hi, és el teu destí,
però no forcis gens la travessia.
És preferible que duri molts anys,
que siguis vell quan fondegis l'illa,
ric de tot el que hauràs guanyat fent el camí,
sense esperar que et doni més riqueses.
Itaca t'ha donat el bell viatge, sense ella no hauries sortit.
I si la trobes pobra, no és que Itaca t'hagi enganyat.
Savi, com bé t'has fet, sabràs el que volen dir les Itaques.
II Més lluny, heu d'anar més lluny dels arbres caiguts que ara us empresonen,
i quan els haureu guanyat tingueu ben present no aturar-vos.
Més lluny, sempre aneu més lluny,
més lluny de l'avui que ara us encadena.
I quan sereu deslliurats
torneu a començar els nous passos.
Més lluny, sempre molt més lluny,
més lluny del demà que ara ja s'acosta.
I quan creieu que arribeu, sapigueu trobar noves sendes.
III
Bon viatge per als guerrers
que al seu poble són fidels,
afavoreixi el Déu dels vents
el velam del seu vaixell,
i malgrat llur vell combat
tinguin plaer dels cossos més amants.
Omplin xarxes de volguts estels
plens de ventures, plens de coneixences.
Bon viatge per als guerrers
si al seu poble són fidels,
el velam del seu vaixell
afavoreixi el Déu dels vents,
i malgrat llur vell combat
l'amor ompli el seu cos generós,
trobin els camins dels vells anhels,
plens de ventures, plens de coneixences.
ITHAKA (1911)
Ithakara itzultzeko bidaian abiatzen zarenean,
egizu otoitz bidea luze izan dadin,
menturez betea, ezagutzez betea.
Lestrygonei eta Zyklopeei,
eta Poseidon hiratuari ez iezaiezu beldur izan,
horrelakorik ez duzu zeure bidean inoiz aurkituko,
zure pentsamenduak gora badirau, baldin eta zirrara
fin batek zure izpiritua eta zure gorputza ukitzen baditu.
Lestrygonak, Zyklopeak,
Poseidon hiratua ez dituzu aurpegiratuko,
zeure ariman ez badiezu abaro ematen,
zure arimak ez baditu jartzen zure aurrean.
Egizu otoitz bidea luze izan dadin.
Anitz udagoiz izan dadin,
zeinetan zein plazerrez, zein zoriontasunez
helduko baitzara aldez aurretik amesturiko portuetara;
geldi zaitez merkatu feniziarretan,
eta merkarntzia ederretarik egizu pilakera,
perlak eta koralak, anbare eta ebanoak,
eta lurrin laketgarri era guztietakoak,
ahal duzun gehiena lurrin laketgarrietarik;
hiri egipziar askotara joan zaitez,
ikasteko eta ikasteko dakitenengandik.
Zeure adimenduan ukan ezazu Ithaka beti.
Horrainoko etorrera da zure jomuga.
Baina ez ezazu presaka zeure bidaia bat ere.
Hobe da anitz urte eder dirauela;
era behin zaharturik ja irlara heltzea,
bidean irabazitako guztiarekin aberats,
espero gabe Ithakak aberastasunik ematea.
Ithakak bidaia eder bat eman zizun.
Bera gabe ez zinatekeen abiatu.
Baina ez dauka deus besterik zuri emateko.
Era pobrea edireten baduzu, Ithakak ez zintuen engainatu.
Bilakatu zaren jakintsua, hainbeste esperientziarekin
ulertu dukezu Ithakak zer erran nahi duten.
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.