Barrokoa Mendebaldeko kulturaren historiako aro bat da. XVII mendean hasi eta XVIII.aren erdian bukatu zen.
Barrokoaren ezaugarri orokorretako batzuk honako hauek dira: mugimendua, energia, tentsioa eta, eskultura- eta arkitektura-lanetan, argien eta itzalen arteko kontraste biziak. Estasiei, martiriei eta agerraldi mirarizkoei espiritualtasuna darie.
Artistak barne-sentimenduak, pasioak eta izaerak erakusten saiatu ziren, eta horiek guztiak ezin hobeto islatu zituzten pertsonaien aurpegietan, besteak beste. Errealismoa sustatu zuten, gauzak ziren bezala irudikatzeko grinaren ondorioz. Horregatik, ezaugarri itsusi edo ezatseginak ere islatzen zituzten.
MUSIKA BARROKOA
Barrokoan musikak ere garrantzi handia du. Musika barrokoan, artean bezala, "horror vacui" kontzeptua garatzen da: ez utzi espazio bat edergarririk gabe, dekoraziorik gabe. Gainera dinamismoa ere badu musika honek, aldaketa, mugimentua, kontrasteak ... Bi adibide eder, Vivaldi eta Händel:
OLERKIA
INOR EZ DA IRLA (John Donne)
No man is an Iland, intire of it selfe; every man is a peece of the Continent, a part of the maine; if a Clod bee washed away by the Sea, Europe is the lesse, as well as if a Promontorie were, as well as if a Mannor of thy friends or of thine owne were; any mans death diminishes me, because I am involved in Mankinde; And therefore never send to know for whom the bell tolls; It tolls for thee. (Donne's original spelling and punctuation)
Inor ez da irla, inor ere ez da bere baitan osoa.
Pertsona bakoitza kontinente zatia da, lurraren partea.
Itsasoak lur puska bat arauziez gero
Europa osoa geratzen da gutxiturik,
harkaitz handi bat, edo zure lagunaren etxea,
edo zure etxea galdu balitz bezala.
Edozein pertsonaren heriotzak gutxitzen nau
gizadiari loturik nagoelako.
Eta, beraz, ez ezazu sekula galdetu
kanpaiak norengatik ari diren jotzen:
kanpaiak zeuregatik jotzen dute.
PARADISU GALDUA (John Milton)
ANTZERKIA
ANTZERKI ISABELDARRA INGALATERRAN
XVI.-XVII. mendeetan, Barrokoaren garaian, Ingalaterran antzerkiak garapen nabarmena izan zuen, Isabel I.aren eraginpean batez ere. Errenazimendua berandu heldu zen Ingalaterrara, eta horregatik antzerki hau batzuetan Errenazimenduan ere kokatua izan da; normalean “antzerki isabeldarra” izan da deitua, erreginaren garaikoa delako batik bat. Garai horretan antzerkiak Erdi Aroko antzerki herrikoian zuen oinarria, baina gero eta garatuagoa: alde batetik gai eta estiloz aberasten joango da; bestetik jarduera ekonomiko gisa ere antolaketa bazuen (konpainia profesionalak, aristokrata batzuen babesa, berariazko antzokiak …). Marlowe izan zen antzerkiaren berriztatzaile nagusienetakoa, baina haren atzetik Shakespeare etorriko da, Ingalaterrako antzerkia gorenera eraman zuena.
Pierre Corneille (1606-1684): Batez ere tragedia landu zuen, antzerki klasikoaren ildoa eta gaiak askotan hartuz; honela inspirazioa zuen pertsonai eta tragedia greziar eta erromatarretan (Horazio, Edipo …). Bere obrarik ezagunena eta arrakastatsuena, hala ere, Le Cid izan zen: Gaztelako heroi handia hartzen du protagonista nagusi, eta egoera larrian jartzen du, aukeratu behar baitu bere sentimenduen eta eginbeharren artean. Ohorea norbere gurarien gainetik jarriko du, honekin etikaren ikuspegi morala azpimarratuz.
Jean Racine (1639-1673): Corneilleren jarraitzailea, kultura klasikoko gaiak jorratu zituen bere obra dramatikoetan (Andromaka, Fedra, Berenize …). Bibliaren pertsonaietan oinarritutako Esther eta Athalie antzezlanak ere idatzi zituen. Ospe handia lortu zuen bere garaian.
ANTZERKI KLASIKOA FRANTZIAN
XVII. mendean Frantziako Akademiaren arauen araberako antzerkia garatuko da herrialde horretan. Antzerki klasikoa deituko zaio, idazle greziar-latino klasikoen arau eta era batzuk ezartzen direlako, bereziki hiru unitateak:
- EKINTZA BAT: Ezin da nahasi eduki tragikoa eta komikoa, istorio bakara kontatzen da.
- DENBORA BAT: Ekintzak egun bateko iraupena du; ezin da egon atzera saltorik: ekintza ordena kronoligikoaren arabera antzezten da.
- LEKU BAT: Leku batean gertatzen da ekintza, ez dago aldaketarik.
Eredu honi jarraitzen, XVII. mendean arrakasta handia lortu zuten idazle batzuek, lan gogoangarriak sortuz, Corneille eta Racine adibidez. Baina haien artean Molière da, seguruenik, interesgarriena. Garai honetan antzerkiak hainbat ezaugarri nagusi ditu, estu-estu garaiko pentsamenduarekin eta literaturarekin lotzen direnak:
- Arrazoimenari eta gaitasun kritikoari lehentasuna ematen zaio. Literaturaren funtzioa ez da soilik edertasun formala bilatzea, edo entretenigarri eta gustagarri suertatzea; horretaz gain pentsamenduan ere eragin positiboa izan behar du, gauzak irakatsi behar ditu literaturak, helburu praktiko batzuetara begira ere jarri behar da. Literaturaren alde didaktikoa garrantzitsua da, pertsona eta gizartea hobetzeko balio behar du. Horregatik garai honetako literaturan satira erabiliko da askotan akatsak eta kontraesanak agerian uzteko.
- Burgesiaren presentzia gero eta nabarmenagoa da eta burgesiaren garapenarekin batera, literatura ere joango da klase sozial honen interesak eta ikuspegiak jasotzen, Erregimen Zaharraren balore sistemari bizkar emanez eta ikusmolde feudalak erabat gaindituz. Norbanakoa erdigunean kokatzea, zientzia eta ezagutzaren balioestea, jakintzaren ahalmenean konfiantza jartzea … izango dira ohiko jarrerak.
- Oreka eta edertasun formala ere aintzat hartuko dira estetika aldetik. Sentimenduen gehiegikeriak ez du lekurik izango, pentsamendu arrazionalaren aurrean, eta fantasiak berak mugak izango ditu: gehienetan errealitatea islatzeko erabiliko da literatura, ez ihes egiteko mundu apartekoetan (zalduneria-nobeletan bezala). Koherentzia bilatuko da, pertsonaien portaera eta hitz egiteko era bere maila sozialari eta egoerari dagozkionak izango dira.
Molière
Molière izan zen idazlerik ezagunena komediaren arloan, eta bere obrak askotan taularatu dira mundu osoan, gaur egun ere bai. Ez da Corneille eta Racine bezain jasoa, ez gaietan ez espresioan, baina, haiek bezala, arrakasta handia lortu zuen bere obrekin.
Idazleaz gain, antzerkiaren inguruko beste lan asko burutu zituen: aktorea izan zen, zuzendaria, antzerki-enpresaria ere bai. Izan ere, aktore nagusiaren lanean zegoen, bere Gaixo imaginarioa obra antzezten, heriotza ekarriko zion atakeak jo zuenean; etxeratu eta berehala hil zen. Esaten dute horiz jantzita zegoela obraren une hartan, eta ordudanik, antzerkiaren giroan, horia zori gaiztoko koloretzat hartua izan da.
MOLIÈREREN KOMEDIAK
Molièrek asmo kritikoa du, hau da, bere helburu nagusia "jende zintzoari barre eragitea" da (Castigat ridendo mores, ohiturak barrea erabiliz zuzendu). Bere hitzetan: “Gizakiari erakutsi nolakoa den, inoiz ondo pasatzea ukatu gabe”, garai hartan asko erabilitako esaldian, “atseginez irakatsi”.
Bere lanetan islatzen den mundua burgesiarena da, eta klase sozial honetakoak dira bere pertsonaiak. Eguneroko bizimoduaren akatsak eta gabeziak salatu nahi ditu obra barregarrien bidez, eta horretarako pertsonai akastunak sortzen ditu: zuhurkeria muturreko pertsona, mediku ezjakina, gizartean edozein modutan ondo geratu nahi dena, pedantea … Molièrek berak honela adierazi zuen: "Ez dakit ez ote den hobe giza grinak zuzendu eta baretzea, erabat ezabatzen saiatzea baino". Ohiturazko komediak dira, pertsonaien psikologian sakontzen dutenak, beren nahiak, gabeziak eta alderik lotsagarrienak azalaraziz, beti ere umoreaz. Gai ugari lotzen ditu bere obretan: familia erlazioak, burges berrien gehiegikeriak, diru-zaletasuna, zentzu onaren gabezia … Gizartea eta pertsonak hobetzeko helburu morala dauka, ohitura txarrak barregarri utzita. Oreka defendatzen du Molièrek, gauzak ganoraz eta zentzuz egitea.
Bere obrarik ezagunenak honakoak dira:
Diruzalea: Diru-goseak menperatutako gizon zikoitza aurkezten digu. HEMEN GAZTELANIAZ IKUSGAI
Gaixo imaginarioa: Pertsona hipokondriakoa agertzen da, gaixotasun larria daukala erabat sinetsita dagoena; bere azken obra izan zen. HEMEN GAZTELANIAZ IKUSGAI
Tartufo: Hipokresia erlijiosoaren satira da, Tartufo pertsonaiarekin. Bere onura eta komenientzia bilatzen du, zintzotasuna eta onginahia itxurak hartuz. Talde erlijiosoen presioengatik, erregeak obra bost urtez debekatu zuen. Gaur egun Tartufo hipokresiaren sinboloa da, eta gaztelerazko hiztegian sartu da; bertan hitzaren definizioa honela dator: “tartufo: Hombre hipócrita y falso”.
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.