Irlandan jaio zen eta apaiz anglikano moduan egin zuen lan (1667-1745). Politikan, kulturan eta kontu sozialetan ere aritu zen, beti ere ikuspegi kritikoaz eta askotan satikoaz. Agintarien bidegabekerien salaketa egin zuen behin eta berriro, eta gobernu britaniarraren aurka ere idatzi zuen, irlandarren alde.
GULLIVERREN BIDAIAK
Abentura nobela dirudi, eta gehienetan umeentzako liburu gisa aurkezten da. Hala ere, Mendebaldeko herrialdeen politika eta kulturaren inguruko kritika zorrotza eta ezkorra da (boterea, bizimoduak, legeak, ohiturak...).
A Modest Proposal for Preventing the Children of Poor People en Ireland from Being a Burden To Their Parents or Country da jatorrizko titulua. Irlandan garai hartan zegoen pobreziaren salaketa bortitza eta ironikoa: ume irlandarrak ingelesen elikagai bihurtzeak ekar ditzakeen onurak azaltzen ditu, ekonomia ikuspegia itxuran.
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.