ERROMANTIZISMOTIK ERREALISMORA
Errealismoa joera literario berria izan zen. Arlo askotan Erromantizismoaren aurka jo zuen:
Erromantizismoaren subjektibitatearen nagusitasunaren aurrean, ikuspegi objektiboa lehenestu zuen. Norberaren sentimenduak baino, kezka nagusia gizarteko arazoetan kokatzen da
Urruneko leku exotikoak baino, gertuko eszenatoki errealetan kokatu zuen ekintza
Historiara jo beharrean aro garaikidean garatzen ditu narrazioak
Literatura iheserako eta fantasiarako bidea baino, gertuko errealitatea aztertzeko eta kritikatzeko balio du
Lehen pertsonako narratzailearen erabilera baztertzen da hirugarren pertsonako narratzaile orojakilea erabiltzeko
Gizartea ezagutu eta aldatu: Zientziak eta teknologiak, ikusi dugunez, garapen handia dute: haien eskutik industrializazio prozesuak hiriak, paisaiak eta gizartea bera erabateko eraldaketan jartzen ditu. Proletariadoa klase sozial berria da, industriari lotua. Soziologia sortzen da eta Ekonomiaren garapen handia dago mende honetan. Marxismoak banaketa sozialaren salaketa egingo du, arrazoi ekonomikoak azalduko ditu eta aldaketak proposatuko ditu. Gatazka sozialak eta mugimendu iraultzaileek gero eta protagonismo handiagoa izango dute.
ERREALISMOA: GARAI BERRIAREN ADIERAZLEA
Errealismoak XIX. mendearen bigarren zatiaren joera historiko eta filosofikoarekin zuzeneko lotura du. Bi atal hauetan laburbildu daiteke hori:
Natura ezagutu eta aldatu: Naturaren ezagutza gero eta aberatsagoa eta sakonagoa etorri zen zientziaren aurrerapenarekin. Behaketatik gertakariak eta errealitateak ulertzeko bidea irekitzen da, eta esperimentazioa funtsezkoa da. Auguste Compte filosofoaren ideiei jarraituz, filosofia positibistan naturaz gaindiko azalpenak baztertzen dira, idealismoa saihestuz: kontzeptu bat adierazten bada, behagarria, neurgarria, esperimentagarria den zerbaitek eduki behar du oinarrian. Teknologiak errazten digu errealitate horretan aritzea eta aldaketak sortzea, industria eta asmakizun berriekin.
ERREALISMOA PINTURAN
"Errealismo" hitza Courbet pintore frantziarrak erabili zuen lehen aldiz joera estetiko berria izendatzeko. Bere pinturak aurreko estiloarekin apurketa zekarren (askok kritikatu zuten "itsusia" zelako aitzakiarekin). Helburua errealitatea islatzea zen, Courbeten koadro famatu honetan bezala.
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.