SHAKESPEARE
"Mundu osoa agertoki bat da, eta gizon eta emakume guztiak antzezle soilak: euren irteera eta sarrerak dituzte; eta gizon bakoitzak, bere antzezpen denboran zehar, ekitaldi asko..."
As You Like It, II. ekitaldia, 7. eszena..
"Mundu osoa agertoki bat da, eta gizon eta emakume guztiak antzezle soilak: euren irteera eta sarrerak dituzte; eta gizon bakoitzak, bere antzezpen denboran zehar, ekitaldi asko..."
As You Like It, II. ekitaldia, 7. eszena..
LOTURA INTERESGARRIAK:
William Shakespeareren soneto batzuk, komentarioekin (gaztelaniaz)
LANAK
Euskaraz:
Hamlet: http://www.armiarma.eus/unibertsala/shakespeare/
Uda gau bateko ametsa: http://www.eizie.eus/uda_ametsa/UGBA2014/ugbaosoa.pdf
Endrike VIII: http://antzerti.armiarma.eus/antz7804.htm
Zeuk nahi duzunez: http://antzerti.armiarma.eus/antz7604.htm
Soneto batzuk: http://www.aztarna.com/Shakespeare/ZeruHorrenInfernuak.htm
Gaztelaniaz:
El rey Lear: http://www.biblioteca.org.ar/libros/656581.pdf
Macbeth: http://www.esja.edu.ar/descargas/libros_s/shakespeare_macbeth.pdf
Otelo: http://www.biblioteca.org.ar/libros/88741.pdf
Romeo y Julieta: http://www.biblioteca.org.ar/libros/88738.pdf
Ricardo III : https://es.scribd.com/document/345197094/Ricardo-III-de-Shakespeare-pdf
To be or not to be: that is the question:
Whether 'tis nobler in the mind to suffer
The slings and arrows of outrageous fortune
Or to take arms against a sea of troubles,
And by opposing end them
« Izan ala ez izan, hor dago koska.
Zer da nobleago, sufritu indar gabe
patuaren gezi mingarriak,
edo arazo-itsasora armaturik abiatu,
haren aurka saiatuz. »
Hamlet, III. ekitaldia, 1. agerraldia
MACBETH: Abots horiek zer ziren?
SEYTON: Jauna, Erregina hil da.
MACBETH: Bere heriotza atzeratu behar zuen; orduan denbora edukiko nuke beste hitz baterako. Bihar, bihar, eta bihar horiek... egunez egun irristatzen dira, urratsez urrats, azken momentua heltzen zaigun arte; eta gure "atzo" guztiak pailazoak besterik ez dira izan, hautsez betetako heriotzari bidean. Itzal zaitez, itzal zaitez, argi iheskorra! Bizitza pasatzen den itzala baino ez da; eszenatokian dagoen aktore harrotua da, urduri taula gainean dagoenean, gero desagertu eta ahaztua izango dena; ergel batek kontatutako ipuina da bizitza, zarataz eta haserrez betea, esanahirik gabekoa!
Gloucester: Orain gure nahigabearen negua uda bihurtzen da Yorkeko eguzki honekin, eta gure etxe gaineko hodei guztiak ozeano sakonean lurperatuta daude. Orain gure bekokiak lore sorta garaileek lotzen dituzte; gure arma erabiliak, zintzilikatuak eta trofeoak; borrokarako gure dei mehatxagarriak bilera alaietan aldatu dira; gure ibilerako musika beldurgarriak, dantza gozagarrietan. Kopeta zimurtua leundu zaio gerraren bekokiari, eta orain, etsai beldurtien arimak ikaratzeko zaldi armatuetan ibili beharrean, andere baten gelan ibiltzen da laute baten gonbidapen lizunera. Baina ni, txantxa jostarietarako balio ez naizenez, ni, zakarki egina eta maitasunaren maiestateaz gabetua ninfa lizun baten aurrean harrotzeko, ni, proportzio ederrez gabetua, natura traidoreak presentzia onaz tranpaz gabetua, amaitu gabeko itxuragabea, adoretzen duen mundu honetara garaiz baino lehen bidalia, erdizka eskas egina, eta hori ere, hain ezindua eta itxuragabea, non zakurrek zaunka egiten baitidate haien aurrean gelditzen naizenean; nik, orduan, bake-garai ahul eta neketsu honetan, ez dut atseginik denbora hiltzeko, ez bada nire itzala eguzkitan behatzea eta neure itxuragabetasuna modu askotan adieraztea. Eta, beraz, maitatzaile izan ezin naizenez, egun ongi mintzatu hauetan entretenitzeko, deliberatuta nago gizatxar maltzur moduan agertzera eta egun hauetako plazer alferrak gorrotatzera. Konspirazioak egin ditut, iradokizun arriskutsuak, profezia, libelo eta amets hordiekin, nire anaia Clarencek eta Erregeak elkarrenganako gorroto hilgarria izan dezaten: eta Eduard erregea leiala eta zuzena bada ni faltsua eta traidorea naizen bezala, ordu hauetan Clarence hertsiki kaiolatuta dago, Eduarden erregearen oinordekoen hiltzailea G. izango dela dioen profezia batengatik. Murgildu, pentsamenduak, nire ariman...
Ricardo III, I. ekitaldia, 1. agerraldia
https://shakespeare.berkeley.edu/videos/ian-mckellen-soliloquy-richard-iii-ii
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.