PETRARCA, INFORMAZIOA: https://eu.wikipedia.org/wiki/Francesco_Petrarca
CANZONIERI:
ERAGINA OLERKIGINTZAN:
PETRARCA - SONETOAK
Bedeinkatua izan daitezela urtea, unea, eguna...
Bedeinkatuak izan daitezela urtea, unea, eguna,
urtaroa, tokia, hila, ordua
eta herria zeinetan bere begirada
nire arimarekin kateatu baitzen.
Bedeinkatua izan dadila lehia gozo hau
nire ariman bizi den amodio honi eustean,
eta bedeinkatuak arkua eta geziak,
oraindik zabalik ditudan zaurienak.
Bedeinkatuak hitz hauek, zeinekin
maitearen izenari kantatzen diedan;
eta nire sufrimendua, nire irrika, hasperen eta negar.
Bedeinkatuak nire bertsoak eta nire artea,
bera goresten baitute, eta, finean, nire gogoa,
berarekin soilik partekatua.
Lauraren heriotzean
Bere begiak, maitekiro kantatu nituenak,
besoak, eskuak, oinak, etengabe mirestu nituenak,
neure burutik urrun eraman nindutenak,
jendartetik urrun utzi nindutenak;
bere urrezko ilaje distiratsua,
bere aingeru aurpegiaren irribarrea,
lurra paradisua bihurtzen zuena,
ezer ez dira orain, ez dute ezer sentitzen.
Eta ni oraindik bizi naiz, eta damu dut
hainbeste maite nuen argia gabe,
egur desegina fortunaren itsaso zabalean.
Orain hemen buka dezadan nire maitasun kanta:
erabilitako asmamenaren zaina agortua dago,
nire zitara malko bihurtu zen.
_____________________________
Egun hartan eguzki izpiak...
Egun hartan eguzki-izpiak zurbildu ziren,
bere egilearen erruki hutsez,
eta, ni oharkabean nengoela,
zure begiek, anderea, harrapatu ninduten.
Nire begiek, orduan, ez zuten jakin
nola babestu Maitasunez; babestutzat
jotzen nuen nire burua; eta nire minak eta kexak
hasiera izan zuten ohiko min arruntean.
Maitasunak armagabeturik hartu ninduen
eta bihotzerako bidea libre izan zuen
begietan zehar, negarraren atea eta ontzia:
baina Maitasunak, nire aburuz, ez zuen
ohorerik irabazi ni orduan geziz zaurituta
eta zu, armatua zeundenez, arkua erakutsi gabe.
Gli occhi di ch’io parlai sí caldamente,
et le braccia et le mani et i piedi e ’l viso,
che m’avean sí da me stesso diviso,
et fatto singular da l’altra gente;
5le crespe chiome d’òr puro lucente
e ’l lampeggiar de l’angelico riso,
che solean fare in terra un paradiso,
poca polvere son, che nulla sente.
Et io pur vivo, onde mi doglio et sdegno,
10rimaso senza ’l lume ch’amai tanto,
in gran fortuna e ’n disarmato legno.
Or sia qui fine al mio amoroso canto:
secca è la vena de l’usato ingegno,
et la cetera mia rivolta in pianto.
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.