HIRIA, BIZITZAREN ETA ARTEAREN KOKAGUNE: olerkia, narrazioa eta filma
Narrazioa: La noche que volvimos a ser gente
XX. mendeari buruz hitz egiteko, hona hemen narrazio bat, New Yorken kokatua, etorkin puertoricoarren munduan kokatua. José Luis González idazleak ongi ezagutzen zuen mundua aurkeztuz idatzi zuen 1970 urtean.
Edukian zein espresioan XX. mendeko pentsamoldearen eta espresabideen ezaugarriak aurkituko ditugu testu honetan.
Filma: Rumble Fish
1983 urtean filmaturiko pelikula hau Francis Ford Coppolaren maisulana da.
Eduki aberatsekoa eta estetika oso bereziaz eginiko filma da: irudien trataera, elkarrizketak, musika (Copeland), erritmoa ...
Olerkia:
Poeta en Nueva York
Federico García Lorca poetak idatzitako testua da. Lorca Columbiako Unibertsitatean egon zen 1929-1930 urteetan, eta aro horretan sortu zuen poema liburu hau.
Poema askotan hiri erraldoiarekiko sentipenak islatzen ditu, bere erikuntzak, bere jendea, bere bizimodua era poetiko surrealistan landuak.
"Poeta en Nueva York" obrari buruzkoa 1
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.