Erdi Aroko europar zibilizazioa hiru osagairen sintesia dela esan daiteke: kultura klasikoaren ondarea, germaniar gizarte-ereduak eta kristautasuna.
Mila urteko aro historiko luze hau bi aldi nagusitan banatu ohi dute historialariek:
1. Goiz Erdi Aroa, V. mendean Mendebaldeko Erromatar Inperioaren egitura soziopolitiko eta ekonomikoak suntsitu zirenetik XII. mendean merkataritzako burgesia indarrez agertzen den artekoa
2. Berant Erdi Aroa, XV. mendera arte luzatu zena, eta, burgesiaren finkatze sozial eta ekonomikoarekin batera, Mendebaldeko Europa osoan mugimendu sozial eta kultural handia zabaldu zuena. Erdi Aroaren gailurrean XIII-XIV. mendeak daude, beren kreazio artistiko eta intelektual guztiz garrantzikoekin; XV. mendean, berriz, krisian sartu zen mende luzeetan eraikitako gizartea eta atea ireki zion Aro Modernoari, egitura mental, sozial eta politiko berrien gain. Berant Erdi Aroan (XII. mendetik XV. mendera) gizartea aldatu egin zen faktore hauei esker:
Orduan ezezaguna zen oparotasun maila lortzen lagundu zuen garapen ekonomiko handiari esker.
Hiri bizitza agerrarazi zuen hirien hazkundeari esker.
Enbaxaden eta merkataritza-trukaketaren bidezko urrutiko herriekin harremanak areagotzeari esker, gurutzadetatik aurrera, batez ere.
Horren ondorioz, ohitura berriak sortu eta ideia berriak zabaldu ziren, eguneroko bizitzan gustuak finduz eta pentsaera mundukoago bihurtuz.
Kristiandadearen aroa zen Europako Erdi Aroa, baina, bestalde, hori ezin da bereizi, ezta ulertu ere, Islamismoaren zabalkundea eta horren gain eraturiko islamdar inperioa kontuan eduki gabe. Kristau-munduaren eta mundu islamdarraren arteko harremanek definitzen dute neurri handi batean Erdi Aroa, ez bakarrik maila politikoan, baita erlijiozkoan eta kulturalean ere. Erdi Aroaren ikuspegi zabalaren bi alderdiak dira kristau-zibilizazioa eta zibilizazio islamdarra.
Bi atal nagusitan antolatu dezakegu garai honi dagokion literatura:
Garai historiko honetaz ikuspegi orokor bat izateko, bideo egokia duzu honakoa:
Ertaroko Literatura: laburpen egokia:
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.