Orendainek 236 biztanle ditu, 6,43 km2-ko azalera du eta bere biztanleria tasa 36,70ekoa. 329 m-ko altueran dago. Miguel Angel Arsuaga da Orendaingo alkatea, eta EH BILDU alderdiko kide da. Ekonomian garrantzia handienekoak Olaso eta Larreta ekoizleak dira. Orendaingoek “eltxo” ezizena dute, eta bertako festak Andra Mari jaiak dira. Abuztuaren 15ean ospatzen dira. Orendaingo garraiobide nagusia taxi-busa da.