Iñaki Artola Izagirre 1994ko uztailaren 28an jaio zen. Orain 29 urte ditu. Alegian (Gipuzkoan) jaiotakoa da. Esku pilotako jokalari profesionala da. Filosofia ikasten hasi zen unibertsitatean, baina pilotan profesionalki aritzeko, alde batera utzi du filosofia. Seme-alabarik ez du, baina bikotea badu.
Iñaki Artolak ile marroia du, eta begiak, berriz, urdinak ditu. Artola altua da, 1,85 m neurtzen ditu eta 86 kg pisatzen ditu. Oso pertsona jatorra da, bai familiarekin, bai lagunekin, eta partiduetan lehiakorra da.
2021ean lehen mailako buruz buruko finalera iritsi zen Altunarekin batera, baina lesio baten ondorioz ez zuen jokatu. Eta 2022ko San Fermin torneoko txapelduna izan zen, Altuna eta Rezusta garaituta.