Alegiak 1.817 biztanle ditu. Regina Sorrarain da gaur egungo alkatea eta Aurrera Alegia alderdi independienteko kidea da. Alegiatik Oria ibaia eta Amezketako erreka igarotzen dira, eta itsas mailatik 94 metrora dago. Karmenak ospatzen dira bertan, uztailaren 16an. Alegiako ekonomian garrantzia handiena duen enpresa Becker da. Bertakoek "txintxarri" ezizena dute, eta iraganean txintxarriak egiten zituztelako deitzen zaie horrela. Alegian ditugun garraiobide nagusiak autobusa eta trena dira.