Pilarreko ermita Ikaztegietan dago, N-1 errepidearen ondoan, Legorretara joateko bidean, zubiaren azpian. Izen honekin Gipuzkoan bakarra da. Beste ermita bat ordezkatzeko eraiki zuten. Ermita hark Santiago izena zuen, eta hura galdu zenean, ibaiaren beste aldean eraiki zuten Pilarreko ermita. Esatez denez, Ikaztegietako apaiz batek egin zuen XIX. mendean.
Ermita txuria da kanpotik, harri sedimentarioz eginda dago, aldamenak ez daude margotuta, eta harrizkoak dira. Leiho bat du, borobil forma duena. Goitik laukizuzen bat bezala ikusten da, eta sarrera arku formakoa du. Kanpandorre txiki bat du gurutze txiki batekin gainean. Bakarrik Pilarreko egunen irekitzen da eta guardia zibilak joaten dira.
La ermita del Pilar está localizada en Ikaztegieta, por la carretera camino a legorreta. Es la única con ese nombre en todo Guipúzcoa. Se cuenta que un cura local la construyó en el siglo XIX. Es blanca, dada su vejez, está muy sucia por fuera, también en los costados está hecha de piedra caliza sedimentaria.
The Pilar hermitage is located in Ikaztegieta, under the bridge on the way to go to Legorreta, it’s the only hermitage with that name in Guipuzcoa, the local people say that it was made by a local priest, the hermitage is white and it has grey rocks in the lateral that are limestones.