Ikaztegietak 476 biztanle ditu. 205 hektarea ditu eta 232,19koa da bere biztanle dentsitatea. 110 m-ko altueran kokatzen da. Alkatea Alba Garmendia da, eta EH BILDU alderdi politikoko kide da. Ikaztegietatik igarotzen den ibaia Oria ibaia da, eta muino bat dago, “Kutturru” izenekoa. Herriko ekonomian garrantzia duen lantegia Man kamioien enpresa da. Ikaztegietakoek "ikazkin" edo "madril txiki" ezizena dute, eta bertako festak San Lorentzoak dira. Abuztuaren 10ean ospatzen dira. Herriko garraiobide nagusia trena da.