Ikaztegietako jendeari modu askotara deitzen diote, baina horietako hiru dira ezagunenak: "inurriak", "Madril txiki" eta "ikazkinak". Baina Ikaztegietako ezizen famatuena "Madril txiki edo (madrildarrak)" da. Ezizen hori ikaztegietarrak dotore ustekoak zirelako omen dator. Inguruko herrietakoek Ikaztegieta Madril txiki bat zela jotzen zuten, ikaztegietarrak madrildarren antzera dotorezia erakusten saiatzen omen zirelako. Hori dena etorri zen behin Madrilera joan behar zuen tren bat Ikaztegietan geratu zelako, trena izorratu eta tren barruan zeuden pertsona guztiak Ikaztegietan geratu zirelako, trena konpondu arte. Eta beste ezizena, "inurriak", ez da ezagutzen zergatik deitzen dieten horrela.
GORA MADRIL TXIKI EDO MADRILDARRAK!!