Historia: Ogi Berri enpresa 1933. urtean hasi zen martxan. Jose Altuna izan zen enpresaren sortzailea. 14 urte zituela okindegi txiki batean hasi zen lanean, eta 20 urte zituela soldaduskara joan zen. 4 urteren ondoren, Gerra Zibiletik bueltatu eta gero, bere jaioterrian (Amezketa) okindegi txiki bat erostea erabaki zuen eta Ogi Berri izena jarri zion. Handik aurrera, bere seme eta bilobak Ogi Berri zabaltzen joan ziren, eta gaur egun ezagutzen duguna da.
Non dagoen kokatuta: Ogi Berri toki askotan dago Irunen, Zarautzen, Hondarribian… baina fabrika betidanik Amezketan egon izan da, jabearen jaioterrian.
Zer saltzen duten: Ogi Berrin gauza asko saltzen dituzte: bolleria edo opil mota asko (napolitanak, donutsak, croissant-ak, bolloak…), ogi mota asko ere bai (integrala, txapata, zerealetakoa, zopakoa, normala…) eta pastelak eta pastak ere saltzen dituzte, baita gozokiak ere .
Nola saltzen duten ogia: Ogi Berri enpresak beraien dendetan saltzen du ogia, baina nahiz eta toki askotan egon, etxeetara ere eramaten dute ogia.
Nola iritsi: Ogi Berri enpresako fabrikara iristeko, joaten zara kotxean Amezketara bidean, eta Zubillaga auzoa pasatakoan fabrika ondoan ikusiko duzue. Fabrikaren koordenadak honako hauek dira: 43º03’22”N 2º05’16”W.
La Empresa Ogi Berri se creó en el año 1933 por el padre del ahora jefe (Javier Altuna), Jose Altuna. Es una de las mayores empresas de pan de Guipúzcoa y fue creada en Amezketa.
The “Ogi Berri” Company is one of the biggest bread factories in Basque Country and it was created in Amezketa. The creator of the company is Jose Altuna and it was created in 1933.