Langaurre Alegiako mendi edo eremu lau bat da, Aldaba Txiki inguruan aurkitzen dena, Marea inguruan. 43.10406332073327, -2.109732792863066 koordenadetan aurkitzen da.
Alegiatik abiatuta, bi ibilbide ezberdin daude hona iristeko. Hona hemen ibilbide bat: Alegiako Bazurka poligonotik Langaurre mendira abiatzen den bidezidor xumeak, 4,6 km-ko luzera eta 284 m-ko desnibela ditu. Alegiako Bazurka poligonotik abiatuko gara. Tunela zeharkatu ondoren, hormigoizko bide batetik jarraituko dugu, Txupitxo errekaren haranetik, Aldabamendirantz. 2,3 km egin ondoren, bidea utzi eta pinudi eta baso arteko bidean jarraituko dugu. Ondoren, Langaurrera iritsiko gara.
Atseden lekua bere iturri, mahai, eserleku, jolas parke eta parrila daude bertan, baita aterpetxo bat ere. Alegiarrentzat, benetan gustuko lekua. Ohitura handia izaten zuten, udako igandeetan etxeko bazkaria eraman eta Langaurren eguna pasatzea.
Honi lotuta, eta bitxikeria bezala, urte askotan iraileko lehen igandean, alegiarrak, herri bazkaria antolatzen zuten bertan, eta egun osoa irauten zuen festa izaten zen. Goiz-goizetik hasten zen festa; bazkal aurretik Alegiako dantzariak joaten ziren dantzatzera, eta ondoren, bazkaria, urtero menu bera: lehenik babarrunak, ondoren oilasko errea eta postre bezala, mahatsak. Babarrunak aurreko egunean jartzen zituzten beratzen, hurrengo egunerako prest egoteko. Izugarrizko kazolak prestatzen zituzten, herritar guztientzat nahikoa izateko. Bazkarirako, ordaindu egin behar izaten zen.
Langaurre ingurua zuhaitzez betea dago. Mota askotariko zuhaitzak daude bertan: pinuak, pagoak… eta honek udako berotik aldentzeko leku aproposa izatea egiten du. Erliebean egokituta, 250 m-ko garaiera duenez oinarri Alegia hartuta, muinoa dela esango genuke. Intxurre, Alegiako mendia, haren inguruan dago. Zenbait baserri daude bertan, baina jada, jende gutxi bizi da.
Langaurre es una colina de 250 metros tomando como referencia Alegia. Es un merendero espacioso que está en Alegia; se encuentra alrededor de Aldaba Txiki, en Marea.
Saliendo de Alegia, hay dos caminos para llegar a Langaurre. Langaurre es un lugar de descanso con su fuente, mesas y sillas, parrilla y refugio. Para los ciudadanos de Alegia, un sitio muy especial. Las familias, en verano, tenían la costumbre de coger la comida de casa, normalmente los domingos, y pasar el día en Langaurre.
En Langaurre, hay muchos árboles; cada cual diferente. En los días calurosos de verano se está muy bien bajo esos árboles.
Langaurre, is the mountain in Alegia, it’s around Aldaba Txiki; in Marea.
Its coordinates are 43.10406332073327, -2.109732792863066.
Starting in Alegia there are two roads to arrive to Langaurre.
It’s a resting place with its fountain, tables, seating, park, grill and shelter. It’s a very special place for people from Alegia. They go there on summer Saturdays and Sundays to have home made lunch with family or friends.
Around Langaurre, there are a lot of trees, each one is different. It is an ideal place for very hot days.
It is only 250 meters high.