Eliza herriaren erdialdean dago, plazaren ondoan, udaletxea eta frontoia dauden tokian. Gainerako etxeak herrian sakabanatuta daude. Bide nagusitik joanda iristen zara bertara, eta bere koordenatuak 43º03’I 2º07’M dira.
Elizak aparkalekua du aldamenean, igandeetan meza egoten denean, hor uzten ditu jendeak kotxeak, eta astean zehar ere erabiltzen da aparkalekua. Elizak aterpetxea ere badu, eta hotza eta euria egiten duenean, hor egoten da jendea. Kanpandorrearen azpian erloju bat dago, erromatar zenbakiekin. Eliza karearriarekin dago egina, harri sedimentarioa da eta inguruan asko dagoen harria da; batez ere, Altzoko harrobitik ateratakoa da. Egurra, plastikoa, kristalak… ere baditu, baina ia dena kareharriarekin dago egina.
Barrutik lore eta koadro asko ditu elizak, eta koadro horietan marraztuta Jesusen bizia kontatzen da. Parrokiako eraikina 1564. urtetik 1628. urtera bitartean altxatu zuten, eta kanpandorrea osatzen duen kanpaietako bat 1493an egin zuten, herrian bertan.
La iglesia de Abaltzisketa está en el centro del pueblo, al lado de la plaza, donde están el ayuntamiento y el frontón. Para llegar a la iglesia tienes que ir por la carretera principal.
La iglesia de Abaltzisketa tiene un parking. También tiene un pórtico. Debajo de la campana hay un reloj en números romanos. La iglesia está hecha de piedra caliza.
The church is in the centre of Abaltzisketa, next to the park. Mass is held every Sunday, the church also has a shelter. The church was built with limestone. Inside the church there are some flowers and paintings. The paintings narrate the life of Jesus. The church building was built from 1564 to 1628.