Kutturru atseden lekura joateko bidea polita da. Bidegorritik joan daiteke bidegurutzea iritsi arte, eta hortik gora aldapa dago, Mujuri aldera. Hango ikuspegiak gozatu ondoren, beherantz abiatuko gara, hain zuzen, Kutturrura. Behin hara iritsirik, baso bide bat hartuko dugu, Ikaztegietako Iturriotz baserri aldera (Begiristain sagardotegia). Ez baduzue bide horretatik joan nahi, pistari jarraitu eta beheko atseden lekura joan daiteke, eta handik behera “araztegia” eta Lizartza baserria pasatu ondoren, Benzunzibar industrialdera aterako gara.
Kutturru atseden lekuan laukizuzen formako sei mahai daude, sakabanatuta. Bankuak ere badaude, parrila pare batzuk ere baditu, eta azkenik iturri edangarria dago. Zelai zabal bat ere badago, aparta umeak jolasteko, zuhaitzez josita. Begiratzen duzun leku guztietara zuhaitzak, landareak eta harriak ikusten dira. Animalia asko pasatzen dira bide horietatik, baina gehien jendea eta txakurrak. Ikaztegietan dago, baina beste aldean Tolosa dauka. Jendea paseatzera joaten da, zeren oso bista politak ditu, goraka zoazen bidean, eta gelditu egiten dira Kutturru atseden lekuan jaten.
1914ko uztailaren 11n egin zen Ikaztegietakoa. 2002. urteaz geroztik garbiketa eta birlandaketa lanak egin dira, eta datozen urteetan ere lanek jarraituko dute.
Es un lugar al que se puede acceder por muchos sitios. Las vistas que hay cuando caminas son muy bonitas
El lugar tiene mesas,bancos,parrillas,fuentes,etc…. También tiene un prado muy grande. Es un lugar con mucha naturaleza y muchos árboles. La gente va a pasear con sus perros y familiares y es el lugar perfecto para comer.
El 11 de julio de 1914 Kutturru se convirtió oficialmente en Ikaztegieta.
You can go to a lot of places. The views when you walk are beautiful. It also has tables, benches, grills, fountains… It’s a place of nature and trees. People go for a walk with dogs and family and it’s a perfect place to eat.
On July 11th, 1914, Kutturru was situated in ikaztegieta.