Tolosako auzo bat izan arren, bedaiotarrok herri izatea nahiko genuke, Gipuzkoa osoan ez baitago beste auzorik, bere udalerriko mugetatik hain urrun dagoenik. Horregatik, Bedaiok beti izan du herri izaera propioa, eta guretzat herri bat izango balitz bezala da.
Bedaio Balerdi mendiaren magalean dagoen Gipuzkoako auzo txiki bat da. Denbora luzean, lurrak eta baserriak jauntxoen jabego izan dira eta baserritarrak maizter. Tolosako auzo bilakatu baino lehen, 1554an, lurralde guztiz feudala zen eta herritarrak jabeen baldintzapean bizi ziren.
Bere mugako udalerriak ondoko hauek dira (erlojuaren horratzen noranzkoa harturik): Altzo, Lizartza, Orexa, Gaztelu, Azkarate (Nafarroa bera; beraz, Nafarroarekin muga egiten du Bedaiok), Amezketa eta Alegia.
Bedaioko gailurrik altuena eta aldi berean Tolosakoa ere, Artubiko gaina dugu, 1.254 metrora. Bertatik Aralarko Mailoek duten ikuspegi ederren eta ikusgarrienetakoa, Gipuzkoaren eta Nafarroaren zati handi bat hartzen ditu; eta, nola ez, Aralarko mendizerra. Bedaio Aralar Parke Naturalaren barruan dago.
Baserriz osaturik dago Bedaio, eta betidanik bertako jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza izan dira, bertan bizi eta lan eginez. 1970. urtera arte, ez zen bertaraino errepiderik iritsi.
Bedaiotarrak Amezketako eskolara joaten dira 12 urtera arte. Osasun etxea, berriz, Alegian dute. Hau da, egunerokotasunaren barnean, ez du Tolosarekin zerikusirik.
Gipuzkoako herrietan ohikoa da ezizenak izatea herri bakoitzeko herritarrak izendatzeko. Bedaiotarrok “makilak” bezala gara ezagunak; gure euskalkian “makillek”.
BARRIO DE TOLOSA:
Bedaio es un pequeño pueblo de Guipuzkoa al pie de montaña de Balerdi. Estuvo en el interior de Berastegi hasta el siglo XIX. Hoy en día es Pedanía de Tolosa. Limita con Lizartza, Altzo, Alegi, Gaztelu, Araitz y Amezketa. La gente del pueblo va a la escuela de Amezketa.
Bedaio is a small town in Gipuzkoa. XVI. century it was inside Berastegi until the 19th century. Today it is a district of Tolosa where the Bedaio people go to school in Amezketa. It borders are Lizartza, Altzo, Alegi, Gaztelu, Araitz and Amezketa.