Txindoki Abaltzisketako mendia da. 1.346 m-ko altuera du, eta Larrunarri eta Ñañarri izenez ere deitzen da. Aralar mendikatean kokatzen da, Abaltzisketa herrian (Tolosaldea, Gipuzkoa). Gipuzkoako mendirik altuena ez da, baina oso esanguratsua da Euskal Herrian. Bere koordenatuak hauek dira: 43º I, 2ºM. 1.346 m-ko altuera du, esan bezala, eta puntara igotzeko, Larraiztik abiatuta, 9,31 km-ko ibilbidea egin behar da. Bide erraza da umeekin igotzeko; nahi izanez gero, Auza Gaztelu mendira ere igo daiteke. Errazagoa da hara igotzea.
Txindoki Abaltzisketatik ikusita oso zabala da; baina, Zaldibitik ikusita, punta zorrotza du. Mina edo meategi bezala ere erabili izan da Txindoki, kaltzita, burdina eta beruna ateratzeko. Euskal mitologiako Mari pertsonaiaren bizilekuetako bat dela ere esaten da.
Nahi izanez gero, beste ibilbide bat ere badu, tximista izenekoa. Ibilbide honen bukaeran sokekin eskalatu behar da.
En Abaltzisketa hay un monte llamado Txindoki. Tiene aproximadamente 1.346m de altitud. Mucha gente sube el monte porque subir con niños es fácil y es muy turístico. Hace años había una mina en Txindoki donde sacaban calcita, hierro y plomo.
In Abaltzisketa there is a big mountain. It is 1346 m height. It is very popular. It is very easy to go up with children. Txindoki was a mine years ago, they took out calcite, iron and lead.