Aspaldi Amezketakoek pelota partiduak irabazi zituztenez eta beste herrietakoek galdu zutenez, zirikatzeko euli edo "elbi" deitzen zieten Amezketakoei. Denbora joan ahala, Amezketakoen ezizen bihurtzen joan zen, eta azkenean Amezketakoak "elbik" gara. Festetan udaletxetik eulia jaisten da amezketarren omenez.