Pernando Amezketarra (izen-abizenez, Fernando Bengoetxea) 1764ko urriaren 10ean jaio zen. Bere gurasoak Amezketan ezkondu eta gero, Adunara joan ziren bizitzera, eta handik bi hilabetera beraien lehen umea jaio zen, Fernando izenekoa.
Pernando oso pertsona umoretsua, bizia, argia, zirikatzailea, eta abar zen. Itxuraz ezin dugu jakin nolakoa zen. Orain dela hamarkada batzuk marrazki bizidun batzuk egin zituzten Pernandoren inguruan. Haietan Pernandok ile motza eta beltza zuen, pertsona argala eta altuera erdikoa zen eta sudur luzea eta begi txikiak zituen.
Ez dago argi noiz joan zen Pernando Amezketara bizitzera. Amezketan ezkondu zen 1790ean Maria Joxepa Sagastume amezketarrarekin. Hamar seme-alaba izan zituzten, eta haietatik bi hil egin zitzaizkien. Pernando artzaina eta nekazaria izan zen, bere zaletasun handi bat bertsotan aritzea zen, eta garai haietan Gipuzkoako onena zela esaten zen. Ixpille eta Azentzin Txikia baserrietan bizi izan ziren.
Azken baserri horretan hil zen Pernando, 1823ko uztailaren 9an, 58 urte zituela. Diotenez, aran gehiegi jan ondoren errekasto batetik edandako urak kalte egin eta gaixoturik hil zen.
Amezketara etortzen bazara, plaza nagusian Pernando Amezketarraren eskultura dago, eskultura hori kareharriz dago egina. Nahi baduzu, Pernando bizi izan zen etxea bisitatzea ere badaukazu.
Fernando Bengoetxea, más conocido como Pernando Amezketarra, nació el 10 de octubre de 1764 y murió el 9 de julio de 1823.
Fernando era gracioso, activo, vacilón,...
Su pasión era crear versos pero trabajaba en el monte como pastor.
En Amezketa puedes encontrar en la plaza una escultura hecha en su honor.
Pernando Bengoetxea was born on 10th October 1764, and he died on 9th July 1823.
In Amezketa, Fernando Bengoetxea (Pernando Amezketarra) was famous for being a good bertsolari, a good shepherd...
In Amezketa there is a sculpture in his honor in the middle of the square.