Amezketak 921 biztanle ditu, eta 2o,58km²-ko azalera du. Biztanleria tasa 44,73koa da. 215 m-ko altueran dago herria. Amezketako alkatea Mikel Arteaga da, eta EH BILDU alderdiko kide da. Amezketa 1615ean askatu zen Tolosaren mendetik, eta ordutik herri askea da. Amezketan bi erreka daude: Amezketako erreka eta Arritzagako erreka. Herriko ekonomian garrantzia handiena Amezketako paper-fabrikak dauka. Amezketakoek “elbi” ezizena dute, eta festak San Bartolomeetan izaten dira; abuztuaren 24an ospatzen dituzte. Amezketan dugun garraiobide nagusia autobusa da.