Alegiako Bulebarra eta Titanic izeneko lekua atseden leku eta kultur eta kirol gunea da. Herrigunetik gertu dago, Oria ibaiaren ondoan, udaletxe plazatik hegoaldera.
Egitura hormigoizkoa du eta itsasontzi baten itxura du. Alvaro Arrieta arkitektoak landu zuen Bulebarraren eta Titanicen proiektua. Ez dakigu noiztik dagoen bulebarra, baina beti izan da Alegiako gune interesgarri bat. Festetan Bulebarrean gazteak txoznak jartzen dituzte, eta han egoten dira lagun artean.
Aspaldi, Bulebarra egon beharrean hiltegi bat eta garbitegi bat zeuden. Oria ibaiaren ertzean eta Amezketa ibaiaren amaieran egoteagatik erabiltzen ziren leku horiek horretarako.
Duela 6 urte gutxi gorabehera, Bulebarraren erdian iturri bat zegoen. Goiz batean, iturria desagertu egin zen, pertsona batzuek iturria hautsi zutelako eta iturririk gabe geratu ginen.
El bulevar y el Titanic de Alegia son sitios de descanso, y un centro cultural y deportivo. Se llama Bulevar por ser un espacio abierto con árboles que den sombra y bancos para sentarse.
Está cerca del centro del pueblo, al lado del río Oria y al sur del ayuntamiento.
La estructura está hecha de hormigón y tiene forma de un barco. El arquitecto Álvaro Arrieta construyó este sitio.
The Boulevard and Titanic of Alegia are places to rest and a cultural and sports center.
It is near the center of the town and the river Oria.
This build is made of concrete and it has a Titanic form. The architect Alvaro Arrieta built this place.