Euskal mitologiako pertsonaia nagusiena da. Beste izen batzuk ere baditu: Anbotoko Mari, Anbotoko Dama, Anbotoko Señoria, Aralarko Dama, Txindokiko Dama, Aizkorriko Dama, Mondarraingo Dama eta Murumendiko Dama. Marik bizileku asko dauzka, baina gure inguruan bi bizileku ezagutzen ditugu: Aralarko Dama eta Txindokiko Dama. Mariren bizilekua Amezketeko kobazuloa zen, eta kobazuloaren paretak urrez estalirik zeudela, behin bertan sartuta, portaera zaindu behar da, hari errespetua ez galtzearren. Marik senarra ere bazeukan Sugaar izena zuena, eta bi seme-alaba zituen, Mikelats eta Atarrabi. Marik ile marroia eta luzea zeukan, eta soinekoa ere erabiltzen zuen. Txindokiko Mari oso ospetsua da Euskal Herri osoan zehar.
GERTAERA: Goiz batean, Kattalin izeneko neska gazte amezketar bat joan zen mendira artaldearekin, eta arratsalde aldera ardiak kontatzen hasi zen eta bat falta zen. Mendian gora abiatu zen, falta zitzaion ardiaren bila. Batek baino gehiagok esana zion Mari Txindokin zegoenean ez gerturatzeko inguru haietara, baina ardi galdua topatu beharra zeukan. Aurrerago joan zenean, ardia haitzulo baten sarreran aurkitu zuen, eta bere ondoan andre eder eta galai bat ikusi zuen, sekula ikusi ez zuen bezalako dama. Mari zen. Nor zen eta zein familiatakoa zen galdetu zion neskatxari. Nexkak Kattalin zela erantzun zion, eta ardi haiek herriko jaun batenak zirela. Orduan, Marik berarekin bizitzen gelditzeko proposamena egin zion, eta horrela Kattalin Marizuloko damari laguntzen gelditu zen. Zazpi urte haietan asko ikasi zuen neskatxak: haria egiten, ogia egiten, landareen ezaugarri magikoak ezagutzen, abereen hizkera ulertzen, eta beste hainbat zereginetan. Baina, di-da batean pasa ziren urteak. "Kattalin, ondo bete duzu zure hitza, zintzo lagundu didazu", esanez, ikatz puska handi bat eman zion Marik Kattalini, eta harrituta geratu zen neska gaztea. Ez zen ausartu ezer esaten. Haitzulotik atera zenean, urre distiratsu bihurtu zen ikatza, eta neska pozaren pozez jaitsi zen herrira. Etxea eta artaldea erosi zituen, eta inoren aginduetara egon beharrik gabe zoriontsu bizi izan zen gure Kattalin.
Es un personaje de la mitología vasca. También se conoce por otros nombres: Mari de Anboto, Dama de Anboto Señora de Anboto, Dama de Aralar, Dama de Txindoki, Dama de Aizkorri y Dama de Mondarrain. Mari tiene muchos hogares, pero conocemos dosa nuestro alrededor: Dama de Aralar y Dama de Txindoki. Una vez dentro hay que cuidar el compartimiento para no perder el respeto. Mari también tenía un marido llamado Sugaar, con el que tuvo un hijo y una hija: Mikelats y Atarrabi. Mari de Txindoki es muy famosa en todo el País Vasco.
She is a character from Basque mythology. It has other names: Mari de Anboto, Lady of Anboto, Lady de Anboto, Lady of Aralar, Lady of Txindoki, Lady of Aizkorri and The Lady of Mondarrain. Mari has some names mes, but we two names around are : Dama de Aralar and Dama de Txindoki. Mari had a husband named Sugaar, they had two sons daughters: Mikelats and Atarrabi. Mari Txindoki is very famous in the Basque Country.