Orain dela 2 urte hasi ziren Ikaztegietako Euskal Azoka antolatzen. Udaberrian egiten den azoka da, Ikaztegietako plazan egiten dena. Apirilaren azken aurreneko asteburuan egiten da. Udalak antolatzen du, eta inguruko herrietatik ere etortzen dira saltzaileak. Ikaztegietako eta inguruko herritar gehienek hartzen du parte, etortzen diren edo ekartzen dituzten produktuak salerosiz.
Nahiko giro polita egoten da, eta aspaldi egon ez zaren pertsonekin egon ahal izaten zara. Ikaztegietako Euskal Azoka goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara izaten da, eta azoka bukatu eta gero herri-bazkaria egiten da. Arratsaldean, txaranga edo elektrotxaranga egoten da, arratsaldea alaitzeko.
Azokan 12 postu izaten dira gutxi gorabehera: hainbat janari, hainbat edari, liburuak, arropak, landareak, etxeko objektuak material ezberdinekin egindakoak… eros daitezke.
El mercado de primavera está localizado en la plaza de Ikaztegieta. Hace dos años el ayuntamiento de Ikaztegieta pensó que debería hacer un mercado. Se hace el 22 de abril y toda la gente participa comprando cosas: ropa, libros, plantas, accesorios… Cuando el mercado finaliza, se prepara comida para todo el pueblo.
On 22nd of April in Ikaztegieta it is done one market. It is held in spring and we say the spring market. A lot of people came and we have a very good time. In the market there are books, there is food, there are drinks, there are flowers… Market finishes at 2 o’clock pm and then they preparate a lunch and we eat with friends.