Alegiako udaletxearen kokapenaren koordenatuak hauek dira: 43.10045151087667, -2.0983064621766094.
Eraikina parte zaharrean aurkitzen da, Oria ibaiaren ertzean eta hauxe bere helbidea: San Juan Kalea, 63.
Aralar BHI institutukoak garenez, hauxe da udaletxera iristeko bidea: lehenengo pausoa ate nagusitik eskubirako bidea hartzea da. Zuzen jarraituta, zubia igaroko dugu. Ondoren, ezkerretara harriz egindako txintxarri handia dago; eta, harantz joanda, pareko edifizio handia udaletxea da.
Alegiako udaletxeak estilo barrokoa du. Martin Karrera Aranburu arkitektoak elementu herrikoiez osatutako apaingarriak ere eman zizkion. Ez dakigu zehatz noiz eraiki zuten.
1770. urtean, udaletxea berreraiki egin zuten. Eraikina plazan kokatuta zegoen eta horrela jarraitzen du. Azken zaharberritze lanak 1986. urtean egin ziren, Iñaki Albisu Aparizio arkitektoaren proiektuan oinarrituta.
Plazako ikuspegitik begiratuta, udaletxeko goi partean, Alegiako armarria ikusten da. Bost otso odoleztatuk osatzen dute armarria, bandera eta gerra-sinboloekin. Harria Arabako Aguraindik ekarria da. Eraikinak aurrez aurre begiratuta, lau arkupe ditu eta iskinan iturri bat. Udaletxeko teilatuan erloju handi bat dago, eta zer ordu den adierazten du. Balkoi handi bat ere badago, eta handik Alegiako festetan txupinazoa botatzen da. Balkoi horretan zenbait bandera ere badaude.
Udaletxean hainbat irudi lau daude: erronboak, laukizuzenak, karratuak, zirkunferentziak… Harriz eginda dago, eta harri mota kareharria da. Harri sedimentarioa da. Altzora bidean harrobi bat daukagu, eta udaletxea hango harriz egina dago.
Orain udaletxearen hiru solairuak erabilera esklusiborako dira. Aspaldi desberdina zen: 3. solairuan ganbara bat zegoen. 2. solairua, berriz, eskola publikoa zen, eta irakaslearentzako etxebizitza ere bazegoen. Behekoan, berriz, zati bat udaletxea, eta beste zati txikia kartzela bat zen.
Aurten hauteskundeak izan dira, eta Aurrera Alegi taldea izan da bozkatuena. Oraingo alkatea Regina Sorrarain da.
Bitxikerien artean, aipatzekoa da udaletxeko sarreran denontzat ikusgai dagoen plaka bat dagoela. Hemen adierazten da 1983ko abuztuaren 26an urak hartu zuen altuera: 2,60 metro. Kalte ugariak eragin zituen herrian, baina herritarrek elkarri lagunduz eta auzolanean aurre egitea lortu zen. Zorionez, ez zen kalte pertsonalik izan.
El ayuntamiento de Alegia está situado en la parte vieja del pueblo, a la orilla del río Oria y su dirección es esta: San Juan Kalea, 63.
El ayuntamiento tiene un estilo barroco. El arquitecto Martin Karrera Aranburu lo formó con elementos populares.
En 1770 el ayuntamiento se reconstruyó. El edificio estaba en la plaza y sigue situado en ella. La última reforma fue en 1986 e Iñaki Albisu Aparizio fue el director de la reforma.
Mirando de frente al ayuntamiento, en la parte más alta de la fachada está situado el escudo del pueblo. Su forma es ovalada y en el centro hay cinco lobos ensangrentados, y una bandera con el símbolo de la guerra.
El edificio tiene cuatro arcos y en el tejado un reloj hermoso.
Antes, todo el edificio no era ayuntamiento, tenía muchas más funciones pero ahora las tres plantas son para uso exclusivo del ayuntamiento.
Este año, la alcaldesa es Regina Sorrarain y es del partido Aurrera Alegi.
Alegia’s town hall is located in the village square. Martin Karrera Aranburu architect does this building.
The town hall has 3 floors. On the second floor there is a big balcony with four flags and on the third floor there are some balconies.
Outside, above the balconies, there is a big clock and on the ground, there is a fountain.
The shield has five wolves and one flag. The shield stays in the middle of the town hall.