Orri berria / Nueva página / New page:
Ez da ziurra non ez nork sortu zen xakea, baina uste da Indian ala Txinan sortu zela aintzin aroaren amaieran eta Europara arabiarrek, ziurrenik hauek persengandik jasota, hedatu zuten Erdi Aroan zehar. Europan Erdi Aroko gizartearen izla kutsua eman zitzaion jokuari eta ordudanik errealitatea eraikitzeko ispiritua mantentzen du.
Bere sorreraren inguruan koindara asko azaldu dira eta zenbait matematikarekin zerikusia dute. Famatuena gari-aleen kondaira da.
Kondaira horrek Indiara garamatza; bertan, Sissa ben Dahir brahmanak bizi zen. Kondairaren arabera berak sortu zuela jokua eta Shirham erregeari eskaini ziola.
Jokuaren baliaz jabeturik, eta eskaintzen zuen denbora-pasagatik erregeak Sissa ben Dahiri trukean nahi zuena eska zezan esan zion. Honek, xake-taulako kuadrotxo bakoitzean gari ale kopuru bat jartzeko esan zion. Lehen kuadrotxoan ale bakarra, bigarrenean 2, hirugarrenean 4, laugarrenean 8... Hau da, kuadrotxo bakotizean aurreko koadrotxoan jarritako ale kopuruaren bikoitza jartzeko. Erregeari lelokeria bat iruditu zitzaion eskaera eta bere zerbitzariei eskaera ordaintzeko gari-aleen bila joateko esan zien.
Egunak pasa ziren eta zerbitzariek oraindik jokuaren asmatzailearen eskaera ordaindu gabe zutela ohartu zen erregea. Erregeak zergatiaz galdetzean, zerbitzariek erantzun zuten erreinuan horrenbeste gari-ale ez zegoela.
Benetan behar diren gari-ale kopurua izugarria da. Xake-taulako koadrotxo baitzean aurreko koadrotxoan jarritako ale kopuruaren bikoitza jarri behar dira, eta gero denak batu. Beraz:
lehenengo koadrotxoan 1 ale = 20
bigarrenean koadrotxoan 2 ale = 21
hirugarren koadrotxoan 4 ale = 22
laugarren koadrotxoan 8 ale = 23
bosgarren koadrotxoan 16 ale = 24
…
hirurogeita laugarren koadrotxoan 263 ale
Batuketa honela geratuko litzateke:
Batuketa hau 2 arrazoidun serie geometriko bat da. Serie geometrikoen batura finituaren fomrula honakoa da:
eta a=1 denean
daukagu.
Gure kasuan, r=2, a=1 eta n=63 dira; ondorioz, baturar 264 - 1 = 18.446.744.073.709.551.615 da. Hau da, Sissa ben Dahir-ek 18 trilioi gari-ale baino gehiago eskatzen zizkion erregeari.
XIII. Xake olinpiadak, 1978an Buenos Airesen ospatuak
Europako 10. Gazteen Xake Txapelketa, 1992an Debrecen-en ospatua
Budapesten jokatutako Hautagaien txapelketa
XIII. mendeko miniatura eta Peoia
XV. xilografia eta Zaldia
XV. mendeko italiar xake liburu bateko ilustrazioa eta Alfila
Gustavus Selenusen Xake jokalariak (1616) grabatu eta Gaztelua
Farkas Kempelenen Xakean jokatzeko makina (1769) eta Erregea
Géza Maróczy xake-maixu hungariarra eta Erregina
Nizako paisaia eta 1974an jokatutako XXI. Xake txapelketako garaikurra
Nazioarteko Xake Federazioaren 50. urtemuga
Georgiako emakume xake-taldea 1996ko Xake Txapelketako irabazleak
2006ean Turinen ospatutako XXXVII. Xake Olinpiada
Georgiako emakume xake-taldea lau aldiz garaile Xake Olinpiadetan
Nizan ospatutako XXI. Xake Olinpiada
Gorrentzako Munduko I. Xake Txapelketa
Xake-jokua
Lubin Baugin-en Natura hila xake-taularekin (1630)
Ricardo Do Espírito Santo Silva Fundazioaren 50. urteurrena
2006ean Turinen ospatutako XXXVII. Xake Olinpiada
William Caxton-ek (1415-1422) inprenta Erresuma Batura ekarri zuen
Nazioarteko Xake Festibala Le Havren ospatua
XXIV. Xake Olinpiada eta Nazioarteko Xake Federazioaren Kongresua
Ruy López de Segura (1530 - 1580), apaiza eta xake-maisua