Orri berria / Nueva página / New page:
Txikitan aitak irakurtzen, idazten eta aritmetika irakatsi zion. 1472an Florentzian margo laguntzaile bezala hasi zen; eta 1477an bere kasa ekin zion margotzeari. Garai hartan jada bazuen interesa arma militarren eta beste makinen diseinuan. 1482 eta 1499 artean Milango Ludovico Sforza dukearentzat lan egin zuen zuen. Hainbat margolan egiteaz gain, arkitektura eta gotortze gomendio eman zizkion dukeari.
Milango urteetan zehar geometriarako interesa sortu zitzaion; Leon Battista Albertiren (1404-1472) arkitekturazko liburuak eta Piero della Francescaren (1416-1492) Perspektiba pinturan liburuak irakurri zituen. Gainera Luca Pacioliren (1447-1517) Divina Proportine ilustratu zuen. Euklidesen Elementuak eta Pacioliren Summa de arithmetica, geometria, proportioni et proportionalità ikasi zituen eta bere ikerketa geometrikoak hasi zituen, kasu askotan erantzun mekanikoak emanez. Zirkulua koadratzeko hainbat metodo eman zituen, beti ere denak metodo mekanikoak.
1499an frantziar armadak Milan okupatu zuenean, Paciolirekin batera, Florentziara bueltatu zen. Margotzen jarraitzeko presiopean egon arren, ikerketa matematikoek margogintzatik aldendu zuten. Garai hartan Cesar Borgiarentzat lan egin zuen eta 1503an bigarrenez Milanera bueltatu zen. Berriz ere bere ikerketa zientifikoak margogintzaren gainean inposatu ziren eta hidrodinamikan, anatomian, mekanikan, matematikan eta optikan lanean jardun zen.
Milanetik frantziarrak bota zituztenean, 1513an, Erromara mugitzea erabaki zuen. Bertan, ikerketa matematikoak eta esperimentu teknikoak egiten aritu zen hiru urtetan zehar Franzisko I-ak Frantziara joateko gonbitea luzatu zion arte. Erregearen lehen margolaria, arkitektoa eta mekanikoa izendatu zuten arren nahi zuena egiten utzi ziotela ematen du. Margolan gutxi batzuk amaitu zituen (Gioconda, San Joan Bataiatzailea, Ama Birjina, Jesus Haurra eta Santa Ana). Bere ikerketa zientifikoak ordenatzen eta editatzen jardun zen hil arteko denbora gehiena.
De pequeña su padre le enseñó a leer, escribir y aritmética. En 1472 comienzó en Florencia como ayudante de pintura y en 1477 se dedicó a pintar por su cuenta. En aquella época ya tenía interés en el diseño de armas militares y otras máquinas. Entre 1482 y 1499 trabajó para el duque Ludovico Sforza de Milán. Además de realizar diversas pinturas, recomendó al duque sobre arquitectura y fortificación.
A lo largo de los años de Milán se interesó por la geometría, leyendo los libros de arquitectura de Leon Battista Alberti (1404-1472) y en la pintura Perspectiva de Piero della Francesca (1416-1492). Además ilustró la Divina Proportine de Luca Pacioli (1447-1517). Estudió Los Elementos de Euclides y Summa de arithmetica, geometría, proportioni et proportionalità de Pacioli e inició sus investigaciones geométricas dando respuestas mecánicas en muchos casos. Dio varios métodos para cuadrar el círculo, todos ellos métodos mecánicos.
Cuando en 1499 el ejército francés ocupó Milán, junto con Pacioli, regresó a Florencia. A pesar de estar bajo la presión de seguir pintando, las investigaciones matemáticas le alejaron de la pintura. En esa época trabajó para César Borgia y en 1503 volvió por segunda vez a Milán. De nuevo sus investigaciones científicas se imponían sobre la pintura y trabajó en hidrodinámica, anatomía, mecánica, matemáticas y óptica.
Cuando expulsaron a los franceses de Milán, en 1513, decidió moverse a Roma. Allí se dedicó a la investigación matemática y a la experimentación técnica durante tres años hasta que Francisco I le invitó a viajar a Francia. Le nombraron primer pintor, arquitecto y mecánico del rey, aunque parece ser que le permitieron hacer lo que quisiera. Acabó unos pocos cuadros (Gioconda; San Juan Bautista; La Virgen, Niño Jesús y Santa Ana). La mayor parte del tiempo que duró hasta su muerte se dedicó a ordenar y editar sus investigaciones científicas.
Jaiotzaren 500. urtemuga
Giocondaren irribarrea
Giocondaren irribarrea
PHILEXFRANCE'99, Parisen egindako Nazioarteko Zigilu Erakusketa
Da Vinci-ren hegaz-makinak
Baliorik gabeko Clos Lucé gazteluko oroigarri-billetea
Italiako 1€ txanpona
Jaiotzaren 500. urteurrena
Beijinen ospatutako 4. emakumeen kongresua
Heriotzaren 500. urteurrena
Datu pertsonalak babesteko bermearen 25. urteurrena
Ama Birjinaren burua (1490)
Madonna fruta-ontziarekin (1478)
Heriotzaren 500. urtemuga
Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra (1503)
Santa Ana
Ama Bijina
Haurra
Mona Lisak Asia bisitatzen du
Uffizi galeriako altxorrak, behean ezkerretara Madona batentzako estudioa marrazkia
Udazkeneko feria filatelikoa
Heriotzaren 500. urtemuga. Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra
Dama katazuriarekin
Gioconda
Dama katazuriarekin
Vitruvioko gizona
Vitruvioko gizona
Gioconda
50.000 lirako bilete italiarra