Orri berria / Nueva página / New page:
Gizakiak betidanik nahi izan du denbora kontrolatzea. Baina meteorologia kontrolatzea ezinezkoa denez; egutegiak erabiliz, garai bakoitza kronologikoki kokatzea lortu izan du; edo erlojuak asmatuta, denboraren joana neurtzea lortu du. Guzti honetan matematikak zerikusi handia izan du.
Egutegiak urtaroen pasaera erregistratzeko ezinbesteko tresnak dira. Hasiera batean monumentu megalitiko eta mesolitikoak izan ziren, urtaro bateko une zehatz bat definitzeko lerrokaturik kokatutako harri handiak; Aberdeenshire-n, Carnac-en edo Stonehenge-n aurki daitezkeen bezalakoak.
Lehenengo eguzki-egutegia orain dela 3.000 urte, Egipton, azaldu zen. Egutegi hark 12 hilabete zituen, hilabete bakoitzak 3 aste eta aste bakoitzak 10 egun; guztira urteak 360 egun zituen. Urteko lehen eguna Sirio izarra zeruan lehengoz azaltzen zen eguntzat hartu zen eta hau 365 egunetik behin ematen zela ohartu ziren egipziarrak; beraz, bost egun gehitu behar izan zizkioten urteari. Urteen poderioz, Sirio lau urtetik behin egun bat beranduago azaltzen zela ohartu ziren eta horrela, urteak 365,25 egun zituela jakin zuten.
Erromatar garaiko lehen egutegiak 10 hilabete zituen, sei 31 egunekoak eta lau 30 egunekoak. Beraz urte erromatarrak 306 egun zituen, eta urteko lehen eguna Bestako tenpluko su-sakratua pizten zen eguna (martxoaren 31a) zen. Arazo asko ematen zituenez egokitzapen asko egin behar izan zitzaizkion egutegiari eta azkenean 355 egun zituen (bost hilabetek 29 egun eta zazpi hilabetek 30 egun) zituen egutegia erabili zuten.
Julio Zesarrek K. a. 45 urtean Alexandriako Sosigenes astronomoari Juliotar egutegia sortzeko eskatu zion. Sosigenesek urteak 365 egun eta sei ordu zituela kalkulatu zuen; kalkulu benetan zehatzak, garai hartako instrumentu astronomikoak kontuan izanda. Gaur egungo egutegiarekiko 11 minutu eta 9 segunduko errorea zuten kalkulu haiek. Sosigenesen proposamenea 29 eguneko hilabeeten artea urteari falta zitzaizkion 10 egunak batzuei bi egun eta beste batzuei egun bakarra izan zen. Otsaila 30 eguneko hilabetea zen baina bi egun kendu zitzaizkion (Zesarrek uztailari egun bat gehitu baitzion bere urtebetetze hilabetea zelako; eta Augustok, abuztuari gauza bera egin zion). Neraz, otsaila 28 egunekin geratu zen; eta lau urtean behin (urte bisiestoetan) 29. eguna izango zuen. Urtea martxoaren 31ean hastetik urtarrilak 1ean hastea erabakitzea Julio Zesarren aldaketa izan zen ere.
Ertaroan zehar, Omar Khayyam (1048-1131) matematikaria eta Ulugh Beg (1394-1449) astronomo islamiarrek Lurrak Eguzkiaren inguruan buelta bat emateko beahr duen denbora modu oso zehatzean kalkulatu zuten. Beraien kalkuluaen arabera 365 egun, 5 ordu eta 49 minutuko iraupena zuen urteak.
1582 urtean, Grogorio XIII Aita Santuak Luis Lilio-ri (1510-1576) eta Christopher Clavius-i (1538-1612) egutegi Juliarra egokitzeko agindua eman zien. Egutegia egokitzearen arrazoia urteen poderioz (ia 1500 pasa ziren finkatu zenetik eta 11 minutuko errorea poliki-poliki handitzen joan zen) udaberriko ekinokzioa 10 egun atzeratu zela zen; eta beraz, Aste Santuaren datak gero eta arraroagoak zirela. Beraz, 10 egun kendu zitzaizkion 1582 urteari. 1582ko urriaren 4 izatetik ondorengo eguna 1582ko urriaren 15 izatera pasa zen. Bestalde, atzeratze hau ekiditeko urte bisiestoen definizioa aldatu zen. Horrela, urte bisiestoa lau urtean behin ematen den urtea da, baina 100ekin zatigarriak diren urteak ez dira izango bisiesto; bai ordea 400ekin zatigarriak direnak (adibibidez, 1700, 1800, 1900, 2100 ez dira bisiestoak eta 1600 edo 2000 bai izango dira bisiestoak).
Urteko egunak neurtzeaz aparte, eguneko orduak kontrolatzea ere nahi izan ditu gizakiak.
Egipziar garaian 12 zeinu sodiakalak 36 dekanotan banatzen ziren (hiru zeinu bakoitzeko). Dekano hauek zeruan agertzeko periodoa berdina zen, bata bestearen ostean azaltzen ziren. Dekano hirukote bakoitzari “ordu” deitzen zioten egipziarrek, baina neurketahonek eguna modu ekitatiboan banatua ez egotea egiten zuen. Nizeako Hiparko ekinokzioko egunetan (gaua eta egunak iraupen bera zutenetan) gauez 18 dekano azaltzen zirela ohartu zen eta beraz, egunez beste 18ak azaldu beharko liratekeela ondorioztatu. Lehenengo hirurak eta azkenengo hirurak ilunabarra eta egunsentia adierazten zutenez, 12 ziren geratzen ziren dekanoak. Gaua 12 ordutan banatua geratu zelarik; eta ondorioz, eguna ere beste 12 ordutan. Sistema hau ez zen hedatu XIV. menderante erloju mekanikoak asmatu ziren arte.
Erlojuek denbora neurtzeko balio dute. Mota askotarikoak duade: hondarrezko erlojuak (denbora tarte motzak neurtzeko erabailiak), urezko erlojua, Eguzki-erlojuak (makila eta gainazal bat erabilita berehala Eguziak emandako gerizpea erabilta ordua jakiteko tresna), pendulu-erlojuak, erloju-mekanikoak… Askotarikoak izan dira erlojuak, gehien erabilitakoa Eguzki-erlojua izan da, baina gauez ordurik ematen ez zuena. X. mende bukaeran Aurillaceko Gerbertok (Silvestre II. Aita-santua izango zenak) pisu eta mekanismo konplikatuak zituen erlojua asmatu zuen. Sei mendetan zehar erloju mota hau izan zen erabiliena, Christian Huygensek penduluzko erlojua (Galileoren ideietan oinarrituta) asmatu zuen arte. Geroztik gutxi aldatu ziren erlojuak, pila bidezko erloju mekanikoak azaldu ziren arte XX. mendean.
Erlojuaren asmakuntzak ordua kontrolatzea zeharo unibertsala egin zuen gizaki guztientzako. Herrialde batetik bestera mugitzea unibertsalitate honen adierazle da ere. Guzti honek, ordu-erabilera sortzea ekarri zuen XIX. mende amaieran. Artifizialki sortutako Lur planetaren banaketa bat dira ordu-eremuak. Eremu batetik bestera ordu beteko diferentzia dago beti, eta guztira 24 ordu-eremu daude. Hau da, Lur planetako ekuatorea 15ºko 24 laranja-ataletan banatzen da. Banaketa hauek ez dira meridioano zehatzak irregularrak baizik, arrazoi politiko eta geografikoen ondorioz. Erreferentzi-sistema oinarri bezala Greenwichen kokatua dagoen Meridioanoa erabiltzen da, bertan Greenwicheko behatoki famatua baitago. Meridiano hortatik mendebaldera doazen ordu-eremuek orduak gutxitzen doaz eta ekialdera doazenak berriz orduak gehitzen doaz.
Grenwich-eko meridioanoa asmatzearen 100. urtemuga
Hare-erlojua
Japonian ordu-eremuen inplantazioaren 100. urteurrena
Eguzki erlojuek egunez bakarrik funtzionatzen dute
Pendulua
Hare-erlojua
Foucalt-en pendulua, Lur planeta biraka dabilela frogatzeko erabilia
Carnac-eko harri lerrokatuak
Eguzki erlojua
Carnac-eko harri lerrokatuak
Carnac-eko harri lerrokatuak